Udako Jostaldiak Elizondon eta Erratzun bakarrik

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Utzitako argazkia

Aurten, Baztango Euskara Zerbitzuak 7. Udako Jostaldiak antolatu ditu. Hasieran lau kuarteletan egin nahi zen, baina Basaburuan eta Erberean jenderik apuntatu ez zenez, Erratzun (Baztangoizan) eta Elizondon egin dira jostaldiak. Bietan arras arrakastatsuak izan dira jostaldiak, Erratzuko txandan 31 haurrek eman baitzuten izena, eta Elizondokoan 50ek. Aurten bertze urteetako aktibitateez gain (jokoak, dantzak, tailer ezberdinak, ) igerilekura eta BKZra ere egin dituzte irteerak. Gurasoei banatu zaien balorazio paperetan ikus daiteke Jostaldiak urtetik urtera hobetzen ari direla eta gustura gelditu direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun