Piriniar arrazako behi-azienda lehiaketa- enkantea irailaren 21etik 23ra eginen da

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Udalak plaza prestatzeko eskulanaz gain, 2.000 euroko laguntza emanen du

Azkeneko urteetan Elizondon egin den piriniar arrazako behi azienda lehiaketa eta en­kan­tea kinkan egon bada ere, irailaren 21, 22 eta 23an ospatuko da berriro ere Baztanen. Aurtengoa XXV. edizioa izanen da eta Conaspiren, baserritarren eta Udalaren konpromiso eta elkarlanari esker egiten ahalko dela jakinarazi nahi izan zuten uz-tai­laren 24an egindako prentsaurrean.

Nafarroako Gobernuaren iazko dirulagun­tzen ordainketaren gibe­leratzeak eta aurtengoa egiteko dirulaguntzarik ez baieztatzeak airean utzi­ du lehiaketa-enkantea. Feriak denetara 48.000 euroko aurrekontua izan zuen iaz eta horietatik Gobernuak 15.250 euroko laguntza­ eman behar zuen. Azkenean, 2012ko maiatzaren 16an hartu dute antola­tzaileek. Aitzineko edizioetan Espainiako In­gurumena, Landa eta Itsas­ Eremua Minis­terio­tik laguntza jaso­tzen zuten Conaspiren bitartez, baina aurten ere bertan behera geldituko da.
Aurtengo antolakun­tzaren ardura Conaspik hartu du (piriniar arrazako behi-aziendaren elkarteen konfederazio nazionala), hainbat he­rrialdetako elkarteetako kideek, abel­tzainek, apostu haundia egin baitute lehiaketa mantentzearren, horrelako ekitaldi baten antolakuntzaren zama ekonomikoa bere gain hartuko dute. 
Udalak, bere aldetik, Merkatuko Plaza lehiaketarako prestatzeko eskulana beregain hartuko du, baita 2.000 euroko laguntza emanen ere. Eragile pribatuei ere laguntza eskatu zaie dagoeneko eta lagundu nahi duten herritarrek ere, horretarako aukera izanen dute. Azkenik, Nafarroako Gobernuari, aurten ere diru-lagun­t­za eskatuko zaio. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun