Elbeteko ‘ezkila ebasleak’ nagusi Baztandarren Biltzarrean

TTIPI-TTAPA 2012ko ira. 12a, 09:44
ONDIKOL

 Baztandarren Biltzarraren 49. edizioa egin zen uztailaren 22an Elizondon. Hama­bortz herrietako orgak karrikaratu ziren, 21 denetara, eta horien artean, Elbeteko Ezkila ebastea izan zen irabazle. 500 euroko saria eskuratu zuen. 300 euro­ko bigarren saria Elizondoko Aise taldeko Coche Sanchez kotxerarendako izan zen­ eta hirugarren saria, 250 euro, Iruritak eskuratu zuen, Iruritako okinek orgarekin. Karrozaz aparte, aixturrak nonahi agertu ziren, murrizketa politika salatuz eta Nafarroako konkistaren 500.urteurrena ere aipatu zen orga gehienetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun