Elizondoko Casinoren jabetza argitzeko txosten juridikoa agindu du Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 12a

Gan den urtean hainbat moldaketa egin zituzten Kasinoan, egoitzaren 150. urteurrenean. Artxiboko argazkia

Esteribar eta Baztanen arteko muga kontuak argitzeko ere azterketa eginen da

Baztango udalak Elizondoko Casinoren jabetza argitzeko txosten juridikoa agindu du. Casino elkartea egin ahal izateko Baztango udalak bere garaian lurzoruaren 100 urteko emate edo zesioa egin zuen. Geroztik 100 urteak pasatu dira eta, orain gutti, Casinoko kideak udaletxerat joan direlarik, Casinoko eraikina elkartearen izenean jartzeko tramiteak egitera, paperetan Casinoren inguruko jabetza eskubiderik ez dagoela ikusi ahal izan da, hau da, Casino elkarteak, ez duela eraikinaren gaineko jabetzaren dokumentaziorik. Gauzak horrela eta egoera zein den argitze aldera, Baztango udaletxeak beharrezkoa ikusi du txosten bat egitea eta horretarako Eusko Ikaskuntzarekin duen akordioa baliatuz, udal artxibategian, Nafarroako Gobernuko artxibategian eta Carlismoaren museoan dagoen artxibategian Casinoren egoerari buruzko ikerketa egiteko erabakia hartu du. Argitu beharrekoa: Casino elkarteak eraikinaren gaineko jabetza eskubidea ote duen. Txostenaren egiteak 7.400 euroko balioa du eta lan hori 3 hilabetez luzatuko da.

Iduri duenaren arabera eraikina jabetza publikokoa dela argitzen bada, helburua ez litzateke bertan egin dituzten inbertsioen eta lanen ondotik Casino elkartea kanporatzea eta eraikina hustuaraztea, baizik eraikinaren jabetza publikoa aitortuz oraino zehazteko dagoen akordio bat egitea eta horren arabera erabilera eskubidea arautzea. Jabetza Casino elkartearena dela argitzen bada udalak behar diren tramiteak egingo ditu ofizialki horrela azaltzeko. Ezbairik gabe, jabetza publikoaren defentsak, administrazio publikoaren lanetan lehentasunezkoa izan behar du.

Esteribar eta Baztanen arteko muga kontuak

Orain urte batzuk Esteribarreko udalak Baztanekin dituen mugen inguruan txostena eskatu zuen Nafarroako Gobernuan. Bertan, Baztanenak diren hainbat herri-lur beretako eskatzen zituen. Geroztik, Nafarroako Gobernuaren herri-lurren sailak txostena argitaratu du erranez jabetzarena argi ez badago ere, erabilera eskubidea ezbairik gabe Baztanena dela. Gauzak horrela, Herri-lurren sailak mugen afera argitzeko mugaketa edo deslindea egitea egokiena izanen litzatekela erran du. Esteribarrekoek mugaketarik eskatzen ez badute eta epaitegiek hala agintzen, Baztango udalak garbi du ez duela halakorik eginen Baztango lurren jabegoaren inguruan ez delako inongo berrikuntzarik izan. Nolanahi ere den, aurrikusita gaiak auzibideetan bidea eginen duela, Baztango udaletxeak eztabaidan diren herri-lurren gaineko txostena egitea beharrezkoa dela uste du Baztango interesen defentsan ahalik eta argudio juridiko-historiko argienak eta sendoenak izateko. Horregatik, Esteribarrek eztabaidan paratu dituen herri-lur horiei buruz azterketa egitea erabaki du udalak eta lan hori, Eusko Ikaskuntzarekin duen akordioa gogoan hartuta, aipatu erakundeari eman dio. Azterketaren kostua 5.200 eurokoa izanen da eta horretatik, 1.500 udalak Eusko Ikaskuntzarekin duen akordioaren baitan ordainduak daude eta 3 hilabete iraunen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun