Urgentziazko gai batzuk lantzeko batzarra eginen du ortziralean Baztango Bilduk

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 6a

Jendearen iritzia garrantzitsua dela adierazi du, eta parte hartzera animatu du

Espainiako bandera udaletxeko balkoian paratzeko agindua, Ikastolako kontratazioak eta batzorde irekiak izanen dituzte hizpide. Erabakiak hartzeko jendearen iritzia «garrantzitsua» dela adierazi dute Baztango Bildutik, eta hortaz, jendea parte hartzera animatu  dute.

Urgentziazko gai batzuk sortu direla eta, batzar bat egitea erabaki du Baztango Bilduk. Ortziral honetan, irailak 7, eginen du Arizkuneneako sabaian, 20:30ean. Ondoko gai hauek landuko dituzte: Espainiako bandera udaletxeko balkoian paratzeko agindua, Ikastolako kontratazioak eta batzorde irekiak. Erabakiak hartzeko jendearen iritzia «garrantzitsua» dela adierazi dute Baztango Bildutik, eta hortaz, jendea parte hartzera animatu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun