Elisa Arretxea elizondarra fitxatu du Itxakok

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 31

Denboraldi berria larunbatean abiatuko du taldeak, Bera Beraren kontrako partidarekin

Baztango Kirol Taldean ibilitako pibota Ohorezko Mailan ariko da lehendabiziko aldiz. Denboraldi berria larunbatean abiatuko du taldeak, Bera Beraren kontrako partidarekin.

Azken lau urteotan Emakumezkoen Eskubaloi Liga irabazi duen Lizarrako taldeak eskualdeko ordezkari bat izanen du denboraldi honetan: Elisa Arretxea elizondarra. Baztango Kirol Taldean ibilitako pibota, beraz, Ohorezko Mailan ariko da lehendabiziko aldiz, Eduardo Izkierdoren erranetara.

Aste honetan eman du plantillaren berri Itxakok, Espainiako Superkopa hasteko egun batzuk baino falta ez direnean. Lizarrako taldeak aurredenboraldirik egin gabe hasiko du denboraldi berria, krisi ekonomikoak hala behartuta jokalaririk gabe egon baita. Larunbateko partidan Bera Bera taldea izanen du aurkari, Bidebieta kiroldegian 17:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun