Abuztu hondarrean eta irail hasieran sartuta, Arraiozek hartuko du besten lekukoa asteburu honetan. Ortziralean, 12:00etan txupinazoa botako dute eta segidan txistulariak alaituko dituzte herri inguruak. Egunez haurrak izanen dira protagonistak. Hala, 14:00etan haurren bazkaria izanen da, 15:00etan haurren jokoak, 16:00etan puzgarriak, cars-ak, tatuajeak, jokoak... izanen dira. 18:00etan txokolatada eginen dute eta 20:00etan dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin. 21:00etan Mutildantzak eta muxikoak izanen dira, 21:30ean Baztanzopak fanfarre batekin alaituak eta 01:00etatik aitzinera berriz Agerralderekin dantzan aritzeko aukera izanen da.
Larunbatean, 10:00etako argisoinuen ondotik, 11:00etan herriko xaharrendako karta jokoak eta hamaiketakoa eskainiko dira. 11:30ean plater tiroketa txapelketa jokatuko da eta 14:30ean gazteen bazkaria eginen dute. 17:00etan mus txapelketa jokatuko dute Arizti Elkartean. 19:00etan tortilla txapelketa eginen da eta segidan tortillak dastatzeko aukera izanen da. 20:00etan muxikoak izanen dira eta 21:30ean gazteen afaria. 23:00etan Itziarren Semeak taldearekin kontzertua izanen da baina horrez gain, gaitajoleak eta dantzaldia izanen dira Dantzadi taldearekin. Horren ondotik, DJ-ak ez dira faltako.
Igande goizean, 10:00etan, argisoinuak izanen dira eta 18:00etan herri-kirol saioa izanen da: herritarren arteko proba konbinatuak jokatuko dituzte, ezkongabeak ezkonduen kontra. Segidan erakustaldia izanen da. 20:00etan, berriz, Elisa Perotxenarekin kantaldia izanen da.
Hondarreko eguna astelehena izanen dute Arraiozen. 14:30ean zikiro jatea eginen duten bertsolariekin eta 17:30ean boneta botatzea. 19:00etan dantzaldia izanen da Agerralderekin eta 22:00etan herri afaria eginen dute. 00:00etatik aitzinera Agerralderekin dantzaldia izanen da berriz eta ondotik bestei akabera emateko Gaixoak gu! etorriko da.