Baztango Tokiko Gobernu Batzordeak uztailaren 2an egindako ohiko bilkuran onartutakoaren bidetik, 2012-2013 denboraldian Arizkunenea Kultur Etxeko gelak erabiltzeko eskaera aurkezteko epea zabaldu du. Gelak urritik ekainera bitartean erabiltzeko izanen dira, eta abuztuaren 28rako aurkeztu beharko da eskaera. Arizkunenea Kultur Etxean edo Baztango udaletxeko erregistroan egin daiteke, edo e-mailez kultura@baztangoudala.eu helbidera idatzita.