Ortzegun ilunabarrean botako dute Lekarozko bestei hasiera emanen dien txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 22a

Herri bazkaria hondarreko egunean eginen da.

Bortz egunez hainbat ekitaldi izanen dira San Bartolome bestetan

Lekarozek ere aste honetan hartuko du besten lekukoa, eta bihar, ortzeguna, ilunabarrean botako den txupinazoaren ondotik, bortz eguneko jaigiroan murgilduko dira. Lehenbiziko egunean, ezkil jotzea, Baztan zopak eta Joxeanjelekin dantzaldia izanen dira.

Lekarozek ere aste honetan hartuko du besten lekukoa, eta bihar, ortzeguna, ilunabarrean botako den txupinazoaren ondotik, bortz eguneko jaigiroan murgilduko dira. Lehenbiziko egunean, ezkil jotzea, Baztan zopak eta Joxeanjelekin dantzaldia izanen dira.

Egun haundia ortziralekoa izanen da, San Bartolome Eguna. 10:00etako argisoinuen ondotik, 12:00etan Meza Nagusia izanen da eta ondotik, herriko haurren dantza saioa, Mutildantzak eta gaiteroak. 18:00etan Elisa Perotxenaren eskutik kantaldia izanen da eta 20:00etan Santxotenarekin dantzaldia izanen da. 21:30ean, berriz, Mutildantzak eta gaiteroak eta 00:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira: Marianitoz blai eta Afu taldeekin. 02:00etan Aierrik taldearekin dantzaldia hasiko da.

Larunbatean, gazteen eguna izanen da. 10:00etan argisoinuak izanen dira eta 14:00etan Lezabeko merenderoan gazteek bazkaria eginen dute. Ondotik triki-poteoa eginen dute herrian barna. Haurrek, beren aldetik, pilota partida jokatuko dute 18:00 aldera. Ilunabarren eta gauean dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin, eta tartean, 21:30ean Mutildantzak eta gaiteroak izanen dira.

Igandean haurrek hartuko dute protagonismoa. 10:00etako argisoinuen ondotik, 11:00etan puzgarriak eta jokoak izanen dira eta 14:30ean haurren bazkaria. 17:00etan baso sorginduaren antzerkia izanen da ikusgai eta 18:00etan mus txapelketa jokatuko da. 19:30ean Agerralderekin dantzaldia izanen da eta ondotik, luntxa eskainiko da heldu, gazte nahiz haurrendako plazan. 21:00etan Mutildantzaren eta gaiteroen txanda izanen da eta 00:00etatik aitzinera Agerralderekin dantzaldia izanen da.

Astelehenarekin akituko dira bestak Lekarozen, Herriaren Egunarekin. Goizeko argisoinuen ondotik, 11:00 aldera bazkarirako mahaiak paratzeko elkartuko dira herritarrak. 12:00etan futbol partida jokatuko dute "gazte eta zaharren" artean. 14:30ean herri bazkaria eginen dute Arkaitz eta Birjiniak alaituta eta tartean, bertsolariak ere ariko dira, Aimar eta Silveira, hain zuzen. Ondotik, zozketaren txanda etorriko da. 20:00etan Agerralderekin dantzaldia izanen da, 21:30ean Mutildantzak eta gaiteroak eta 00:00etatik aitzinera berriz ere Agerralde ariko da bestak akitu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun