Artzai Egune arrakastatsua izan da aurten ere Amaiurren

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 16a

Pello Segurola irabazlea eta Felix Irigoien amaiurtarra. Juan Mari Ondikol

Pello Segurola azpeitiarrak irabazi zuen artzai zakur lehiaketa eta Urdazubiko Etxelekuak gasnarena

Amabirjin egunez Artzai Egune ere ospatu zuten Amaiurren eta lanbide honekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izan ziren: artzain zakur lehiaketa, latxa arrazako ardi lehiaketa eta gasna lehiaketa.

Amabirjin egunez Artzai Egune ere ospatu zuten Amaiurren eta lanbide honekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izan ziren: artzain zakur lehiaketa, latxa arrazako ardi lehiaketa eta gasna lehiaketa.

Hogeita hamazazpigarren urtez egin den Artzain zakur lehiaketan, Azpeitiako Matxinbentako Pello Segurolaren Artzai zakurra suertatu zen garaile. 2008an ere irabazle izan zen Segurola. 3 puntu eskasengatik irabazi zion Elgoibarko Jose Antonio ArrillagarenTxiki zakurrari eta hirugarren saria Antonio Alustiza aresoarrarentzat izan zen. Aurten, zortzigarren aldiz, Xanparteko Patxi Etxeberria zenaren omenez egin da lehiaketa hau.

Latxa arrazako ardi lehiaketan 55 lote (6 ardi eta ahare bat bakoitzean) aurkeztu ziren. Burugorrien atalean, Arraiozko Indakoako Felisa Ugartek irabazi zuen 6 eta 18 hilabete bitartekoen eta 18 eta 36 hilabete bitartekoen sailean. Hiru urtetik goitikoen sailean, Sagrario Jauregiren lotea nagusitu zen. Burubeltzen artean, Almandozko Etxotoko Norberto Agerreren lotea gailendu zen 6 eta 18 hilabete artekoetan; Iruritako Gernuxarreko Migel Angel Maritorenarena 18 eta 36 hilabete artekoetan eta Almandozko Begoña Etxalarrena 3 urtetik goitikoetan. Adar ederrenak aurkeztu zituzten ahareak Joseba Zelaieta eta Garbiñe Gaskuerenak izan ziren.

Gasna lehiaketari dagokionez, Urdazubiko Etxelekuko Ana Mari Bengoetxeak lortu zuen lehen saria, Orabideko Peio Pegneguyk bigarrena eta Oizko Karlos Mindegiak hirugarrena.

Ardi eta artzai kontuez gain, Iñaki Perurena harrijasotzen erakustaldia eskaini zuen eta Igantziko taldeak bertze horrenbertze egin zuen lasto altxatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun