37. Artzain Zakur lehiaketa eginen da abuztuaren 15ean Amaiurren

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 14a

Herri kirolek ere izanen dute bere tartea Amaiurko bestetan. Utzitako argazkia

Astearte arratseko suziri eta ezkil jotzearekin abiatuko dira bestak

Abuztuaren 14an, astearte arratseko 20:00etako Suziriak eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Amaiurko bestak. Beharbada, Amabirkin eguneko 37. Artzain Zakur lehiaketa izanen da aipagariena, baina urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute Amaiurren.

Abuztuaren 14an, astearte arratseko 20:00etako Suziriak eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Amaiurko bestak. Beharbada, Amabirkin eguneko 37. Artzain Zakur lehiaketa izanen da aipagariena, baina urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute Amaiurren.

Txupinazoaren ondotik, Txaranga ibiliko da herrien barna. 20:30ean Ataitze dantzariak ariko dira plazan. 21:00etan Baztan Zopak Jokin, Mirentxu eta Katxi txarangak alaiturik. 00:30 Gaupasa Trakets taldearekin. Itzulera autobusa ere ibiliko da herriz-herri.

 

Artzain zakur lehiaketa abuztuaren 15ean

Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjin Eguna ospatuko dute Amaiurren. 10:00etan Dianak. 10:00etatik aitzin Baztan-Bidasoako X. Ardi erakusketa eta lehiaketa eginen dira, baita ardi-gasna lehiaketa eta artisauen erakusketa ere, trikitilariek alaiturik. 11:00etan Meza Nausie. 13:00etan Mutildantzak eta hameketakoa kanpoan bizi diren herritarrentzat. 17:00etan Artzain zakur desfilea trikitilariek alaitue. 17:30ean XXXVII. Artzain Zakur lehiaketa eta Patxi Etxeberriaren VIII. Memoriala. 20:00etan Perurenaren erakustaldia eta sokatira. Ondotik mutildantzak, muxikoak eta gaita. 23:00etan Mexikarrak.

 

Haurren Eguna ortzegunean

Abuztuaren 16an, ortzeguneko Haurren Eguna, 10:00etako Dianekin abiatuko da. 11:00etan Haurren esku-pilota finalak jokatuko dira. 12:00 Herriko txistulariek plazan joko dute. 14:00etan Haurren bazkarie elkartean. 16:00etan Haurrren jokoak plazan. 18:00etan Txan magoaren emanaldia. 19:00etan Txokolatada haur eta gurasoentzat. 20:00etan Dantzaldia Fidelen eskutik. 21:00etan Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 21:30ean Zardin eta ziztor jatia plazan. 23:00etan Dantzaldia Fidelen eskutik. 00:30ean Txokolatada Gaztelu ostatuan.

 

Gazteen Eguna ortzilerian

Abuztuaren 17an, ortzilerian, Gazteen Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak. 12:00etan Herritarren arteko X. Pala txapelketako finala jokatuko da. 13:00etan Aperitifa Santxonian. 14:00etan Bazkari autogestionatue presan, egun playeroa. 17:00etan Mus zimizte. 19:00etan Kantaldie Garazi eta Pottoka & Eskortz taldeekin Gaztelu ostatuen. 22:00etan Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 23:00etan Kontzertuek plazan: Ero, Blaka eta Skakeitan taldeekin.

 

Zikiro eguna larunbatean

Abuztuaren 18an, larunbatean, zikiro eguna ospatuko dute Amaiurren. 10:00etan dianak joko dituzte. 12:00etan Esku pilota partidak. 13:00etan XII.boneta jaurtiketa. 14:00etan zikiro jatea Franziskok alaitue. 21:00etan Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 00:00etan Dantzaldia Gaubela taldearekin. 06:00etan Zinger jatia monolitoan. Gan-torri autobuse ere ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun