Baztango hiltegiko proiektuak eztabaidatzeko bilkura eginen da abuztuaren 22an

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 17a

Hiltegia arautegirat egokitu eta gero zer egiten ahal den aztertu nahi da

Azken hilabete hoketan lan desberdin aunitz egin dira Iruritako Loizu hiltegia lege eta arautegirat moldatu ahal izateko. Behin hau lortu eta gero, etorkizunean, hiltegian aintzinera eraman daitezken proiektuen inguruan solasteko tenorea ailegatu da.

Adibidez, aspalditik mahai gainean dago despieze gela bat egiteko aukera. Guzi hauetaz eztabaidatzeko bilera deialdia planteatu da Baztango Balleko Etxeko nekazaritza batzordetik.

Abuztuaren 22an, asteazken arratsaldeko 20:00etan izanen da bilera, Baztango Udaleko batzar gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun