Abuztuaren 14an, astearte eguerdiko txupinazoarekin hasiko dira Oronoz-Mugairin ere bestak, baina aitzinetik, asteburuan zenbait ekitaldi eginen dira. Abuztuaren 11n, larunbat arratsaldeko 19:00etan Futbol partida jokatuko dute herriko gazteek gurasoen aurka. 23:00etatik aitzinera, berriz, Rock kontzertuak izanen dira.
Abuztuaren 12an, igande eguerdiko 12:00etan Herri krossa jokatuko da.
Txupinazoa asteartean
Abuztuaren 14an, asteartean, herriko bestak hasteaz gain, haurren eguna ospatuko dute Oronoz Mugairin. 12:00etan Txupinazoa eta herriko gazteek alaituriko kalejira izanen da. 14:00etan Haurren bazkaria, haurrek beren janaria eraman beharko dute eta guraso elkarteak postrea eta edaria jarriko ditu. 16:00etan Mus txapelketa. 16:00etan Kars eta puzgarriak haurrentzako, ondotik merendua. 21:00etan Baztan zopak. 00:30ean dantzaldia FRANTXISKOren eskutik. 06:00etan xinger jatia izanen da.
Amabirjin eguna asteazkenean
Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjin Eguna ospatuko da. 11:00etan Meza nagusia. 12:00etan Herriko haurren dantza emanaldia eta Luntx-a. 17:00etan pala finala. 19:30ean motozerra erakustaldia. 20:30ean dantzaldia FRANTXISKOren eskutik. 21:30ean kuadrilen afaria. 23:00etan Mahai kantak eta dantzaldia.
Gazteen Eguna ortzegunean
Abuztuaren 16an, ortzegunean, Gazteen Eguna ospatuko dute. 11:00etan Dianak. 12:00etan Partxis lehiaketa. 14:00etan Gazte bazkaria. 17:00etan Herriko kaleetatik kalejira txarangak alaiturik. 20:00etan dantzaldia Frantxiskoren eskutik. 21:30ean Patata tortilla lehiaketa. 00:30ean dantzaldia.
Herri Eguna ortziralean
Abuztuaren 17an, ortziraleko Herri Egunarekin akituko dira Oronoz-Mugairiko bestak. 10:00etan Abesturiko dianak izanen dira. 14:00etan Herri bazkaria frontoian. 17:00etan dantzaldia Frantxiskoren eskutik. 20:00etan Herri kirolak. Gauerdian Gaixoa Ni!