Abuztuaren 11tik 26ra ikusgai izanen da Iruritako Jauregia dorretxean, Elizondoko Mena argazkidendako “Begirada… atzera begira” argazki bilduma. Bi aste horietan, 18:30etik 20:30ra ikusgai izanen dira 1887tik zabalik dagoen argazki dendako erretratoak, kasu batzuetan egiazko altxorrak. Sarrera doan izanen da eta inaugurazio ekitaldia abuztuaren 10ean, ortziral arratsaldeko 19:30ean izanen da.
1887an Felix Mena Martinek zabaldu zuen negozioa, Victorio Mena Sanciñenak hartu zion lekukoa 1920tik 1941era eta honen alargunak, Graciana Irigoyen Dualdek, 1941etik 1955era. Honen semeak, Felix Mena Irigoien, 1948an hasi zen lanean eta oraindik orai aritzen da, Felix semeak eta Itziar alabarekin batera. Lehen aldiz paratu dute halako erakusketa bat ikusgai.