Abuztuko bigarren asteburuan hartuko du Zigak herriko besten lekukoa. Abuztuaren 9tik 12ra, hainbat ekitaldi izanen dira Sanlorentzo bestetan.
Abuztuaren 9an, ortzegun arratseko 20:00etan suziria botatzea eta ezkil-jotzea eginen dira. Ondotik, herriko trikitilariekin kalejira. 21:30ean Baztan Zopak. Txartelak maiordomoek dituzte salgai. 00:30ean gaupasa SALABERRIrekin eta goizaldeko 06:30ean talo jatea.
San Lorentzo eguna ortziralean
Abuztuaren 10ean, ortziralean, San Lorentzo egune ospatuko dute Zigan. 09:00etan dianak izanen dira. 11:00etan Meza Nagusia eta 12:00etan luntxa. Arratsaldeko 18:30ean haurren herri-kirolak izanen dira. 19:30ean kantaldia Bordaxar laukotearekin. 21:00etan dantzaldia AGERRALDErekin. 21:30ean Mutildantza, joaldun eta txalaparta. 22:30ean afaria frontoian. 00:30ean dantzaldia AGERRALDErekin.
Haur eta gazteen eguna larunbatean
Abuztuaren 11n, larunbatean, haur eta gazteen eguna ospatuko da. 09:00etan dianak izanen dira. 10:00etan gazteen gosaria ostatuzarrean. 11:00etan mus txapelketa. 12:00etan gazteak etxez-etxe. 13:00etan haurren bazkaria. 16:00etan haur jokoak, puzgarriak... 20:00etan dantzaldia AIERRIK taldearekin. 22:30ean herri afaria. 00:30ean dantzaldia AIERRIK taldearekin. 06:00etan gosaria etxera gateko presarik ez duenarendako.
Zikiro eguna igandean
Abuztuaren 12n, igandeko Zikiro egunarekin akituko dira bestak. 09:00etan dianak joko dira. 14:00 etan zikiro jatea, BIXENTEk alaituta. Txartelak maiordomoek dituzte salgai. 20:00etan dantzaldia SALABERRIrekin. 00:00etan GAIXOA NI. 00:30ean kazerolada. 01:00etan gaupasa.