Irurita A erraz nagusitu zitzaion Doneztebe Ari abuztuaren 4ko finalean

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 6a

Arraiozko plaza dotorean jokatu zen finala. Juan Mari Ondikol

Hirugarren Oiz izan da eta laugarren Irurita B

Baztan-Errekako XXXIII Laxoa Txapelketaren finala jokatu zen abuztuaren 4an Arraiozen eta hirugarren urtez segidan Irurita suertatu zen garaile, 9 eta 3 irabazi baitzion Donezteberi. Aiztineko bi urteetan bezala Joseba Urtasun, txapeldunen sakalaria izendatu zuten finaleko jokalari onena eta Mikel Izagirreren saria eraman zuen. Berekin batera, Guillermo Etxenike numeroa eta Jesus Etxenike eta Xabier Ripa laurdenak aritu ziren talde txapeldunean.

Azpi­txapeldun izan zen Doneztebe A taldean, berriz, Pascual Bertiz sakalaria, Koldo Legarra numeroa eta Javier Bertiz eta Jokin Arraztia laurdenak aritu ziren. Partida hasiera berdindua joan zen (1-0, 1-1, 2-1, 2-2), baina tantu borrokatuak izan arren, bortz joko segidan egin zituzten iruritarrek (7-2). Doneztebarrek hirugarren jokoa egin zuten, baina gero 9ra joan ziren baztandarrak, bere bederatzigarren txapela janzteko.

Alberto San Miguel oiztarra, Juan Mari Artazkoz doneztebarra eta Miguel Maritorena eta Mikel Mindegia arraioztarrak izan ziren epaile eta Arraiozko Mariano Maritorena aritu zen marrak zaintzen.

Hirugarren posturako norgehiagokan Oizek 9 eta 5 irabazi zion Irurita Bri. Oizekin Iker Bereau sakalaria, Lander Mendiola numeroa eta Iñaki Mendiola eta Ugutz Zelaieta laurdenak aritu ziren eta Irurita Brekin Xabier Barberena sakalaria, Igor Urrutia numeroa eta Andres Elizaintzin eta Iñaki Etxandi laurdenak.

Sari banaketan, Mariano Maritorena historikoari oroigarri berezia eman zioten bere semeek eta Sotero Etxandi Arraiozko alkateak. Alde batetik Jose Luis Arozena eskulangileak egindako gauntea eta bertzetik, Joselu Retegik egindako egurrezko eskulana. Sari banaketan izan ziren Iñigo Iturralde Baztango kirol zinegotzia, Nafarroako Pilota Federazioko Jon Oiartzun, Pilotarien Batzarrako Joxean Arroyo eta txapelketako babesle izan diren Nafarroako Kutxa eta Gas Naturaleko ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun