Behi-azienda pirenaikoaren lehiaketa-enkante nazionala irailaren 21etik 23ra eginen da Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 25a

Kinkan egon bada ere, irailean berriz honelako itxura hartuko du Elizondoko Merkatu Plazak. Artxiboko argazkia

Kinkan egon bada ere, Conaspik antolatuko du eta Baztango Udalak plaza prestatzeko eskulanaz gain, 2.000 euroko laguntza emanen du

Azkeneko urteetan Elizondon egin den behi azienda pirenaikoen lehiaketa eta enkantea kinkan egon bada ere, irailaren 21, 22 eta 23an ospatuko da berriro ere Baztanen. Aurtengoa XXV. edizioa izango da eta Conaspiren, baserritarren eta Baztango Udalaren konpromiso eta elkarlanari esker egiten ahalko dela jakinarazi nahi izan zuten uztailaren 24an egindako prentsaurrean.

Azkeneko urteetan Elizondon egin den behi azienda pirenaikoen lehiaketa eta enkantea kinkan egon bada ere, irailaren 21, 22 eta 23an ospatuko da berriro ere Baztanen. Aurtengoa XXV. edizioa izango da eta Conaspiren, baserritarren eta Baztango Udalaren konpromiso eta elkarlanari esker egiten ahalko dela jakinarazi nahi izan zuten uztailaren 24an egindako prentsaurrean.

Nafarroako Gobernuaren iazko dirulaguntzen ordainketaren gibelatzeak eta aurtengoa egiteko dirulaguntzik ez baieztatzeak airean utzi du lehiaketa-enkantea. Feriak denetara 48.000 euroko aurrekontua izan zuen iaz eta horietatik Nafarroako Gobernuak 15.250 euroko laguntza eman behar zuen, azkenean, 2012 maiatzaren 16ean hartu dute antolatzaileek. Aurreko ediziotan ere Espainako Ingurumena, Landa eta Itsas Eremua Ministeriotik laguntza jasotzen zuten Conaspiren bitartez, baina aurten ere bertan behera geldituko da.

Aurtengo edizioaren antolakuntza ardura Conaspik hartu du (Behi-azienda pirenaikoaren elkarten konfederazio nazionala), herrialde desberdinetako elkarteetako kideek, abeltzainek, apostu haundi egin baitute lehiaketa mantentzearren, horrelako ekitaldi baten antolakuntzak suposatzen duen zama ekonomikoa bere gain hartuko dutelarik. Nabarmentzekoa da ere krisi garaian baserritarrek eta hazleek egiten duten esfortzua bertakoa den arraza hobetzeko eta kontusmitzaileen artean sustatzeko eta zabaltzeko.

Baztango udalak Merkatuko Plaza lehiaketarako prestatzeko eskulana beregain hartuko du, baita 2.000 euroko laguntza emanen ere. Eragile pribatuei ere laguntza eskatu zaie dagoeneko eta ekimena ekonomikoki lagundu nahi duten herritarrek ere, horretarako aukera izanen dute. Azkenik, Nafarroako Gobernuari, aurten ere diru-laguntza eskatuko zaio. Erakunde honen parte hartzea nahitaezkoa da azienda pirenaikoaren lehiaketa eta enkanteari egonkortasuna eta bideragarritasuna emateko, horrela, ekimenaren dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun