Miren Zubikoak bota du Elizondoko Santiago bestetako txupinazoa

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 24a

Sei egunez giro ederra izanen da Elizondon. Artxiboko argazkia

Sei eguneko bestak eguraldi bikainarekin hasi da

Uztailaren 24an, astearte eguerdiko 12:00etan bota den txupinazoarekin abiatu dira Elizondoko Santiago bestak. Eskola eta Ikastolako haurrek Santioen inguruko marrazkiak egin zituzten eta aukeratua izan den marrazkiaren egileak bota du txupinazoa. Miren Zubikoa Erasok. Ondotik Konpartsarekin itzulia egin da eta baztan zopak ere banatu dira.

Uztailaren 24an, astearte eguerdiko 12:00etan bota den txupinazoarekin abiatu dira Elizondoko Santiago bestak. Eskola eta Ikastolako haurrek Santioen inguruko marrazkiak egin zituzten eta aukeratua izan den marrazkiaren egileak bota du txupinazoa. Miren Zubikoa Erasok. Ondotik Konpartsarekin itzulia egin da eta baztan zopak ere banatu dira.

Arratsaldean, 16:00etan haurrendako margoaldia eta merendue izanen dira Plazan. 18:00etan Haurren Herri Krosa. 19:00etan Helduen Herri Krosa. Antolatzailea: Baztango Lasterketa Taldea. 19:30ean Karrikadantza Konpartsa, txis­tulariak, gaitariak, txaranga… 20:00etan Salbea elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacar-en zuzenda­ritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu, organoan Felix Txopere­na eta Recreo de Elizondo musika bandaren laguntzarekin. Ondotik karrikadantza Elizatik Fco. Joaquin Iriarte erresidentziara. 20:30ean Arratsaldeko Txupinazoa eta Txistorrada Plazan, lanetik atera berriek direnek aukera izan dezaten. 20:30 Munduko plateren dastaketa Plazan. Jatorri aunitzetako jakiak, jatorri aunitzetakohe­rritarrek eginak. 21:00 Kontzertua Pottokarekin Plazan. 00:00 Dantzaldia Makalarekin Plazan.

 

Uztailak 25 asteazkena Santiago Eguna

09:30 Argi Soinuak. 10:30 Karrikadantza. 11:30 Meza Nagusia Elizan. Elizondoko Koralak, Isabel Lacar-en zuzendaritzapean eta Recreo de Elizondo musika bandaren laguntzaz Misa de Eslava eskainiko du. 12:30 Karrikandantzan Plazarat Elizatik. 12:30 Mutildantzak plazan. 13:00 Luntxa plazan. 13:30 Karrikandantza. 18:00 Jokuan Baztan Berrin eta Erlategin, gazteek eskainiak. Adinaren arabera: ume eta gurasoendako jokuak, Altxo­rraren bila eta Ginkana. 19:00 Bonba japonesak Baztan Berrin haurrendako. 19:30 bertso saio haundia plazan: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Sustrai Coli­na. 21:00 dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00 Mutildantzak. 23:00 su artifizialak Juanikotena pirotekniaren eskutik. 23:30 Migel Anjel y el Mariatxi de la Cantina plazan. 01:00 dantzaldia JALISKOrekin plazan.

 

Uztailak 26 ortzeguna PILOTAREN EGUNA ETA GAZTE EGUNA

09:30 Argi soinuak. 11:00 Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa. 11:00-14:00 Puzgarriak igerilekuan. Igerilekurako sarrera denendako musutruk ordutegi ho­rretan. 12:00 Elizondoko II. Pilota Torneoko finala. 14:00 kuadrillen bazkaria Merkatuko Plazako gorapetan 16:00 haurrendako tailerrak Iriarte pilotalekuan. 17:30 pilota partidak Baztango izarrekin. Pala: Ibargarai-Aierbe/Altadill-Garzia. Erremontea profesionalen artean. Esku pilota: Mikel Goñi-Eulate/Eugi-Goñi III. 18:00 Ginkana. Froga eta jostetak erreka jautsie­ran. Ez da erre­kontzirik egin beharrik. 19:30 Baztan Zopak Txokoton Pirrinek eskainiak. 20:30 dantzaldia TRIKIDANTZekin. 21:00 Dantza Herri­koiak Ziga Plazan. 22:00 Mutildantzak. 23:00 Kaskezur-en kontzertua Ilargiko gorapetan. 00:00 dantzaldia TRIKIDANTZekin. 06:00 Zinger jatea Merkatuko Plazan.

 

Uztailak 27 ortzirala haur, AITATXI ETA AMATXIEN EGUNA

09:30 argi soinuak Beartzunen. 10:00 bizikleta martxa plazatik Beartzunera, adin guztie-­tarako. Itzalargikobordan gosaria eta haurrak bertaraino joan daitezke. 10:00 Gosari herri­koia Berron. Ondotik, itzulia Fanfarre Mi-Farekin. 11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia. 11:30 haurrendako antzerkia plazan. 12:30 Recreo de Elizondo musika bandaren ema­naldia Mariano Izeta plazan (euriarekin Arizkunenean). 13:00 aitatxi-amatxi guztiendako bazkaria adinekoen egoitzan. 16:00 Elizondoko III. Mus txapelketa Xalbador karrikan, Falfarak elkarteak antolatua. 17:00 haurrendako herri kirolak Iriarte pilotalekuan. 18:00 Txo­kolatada plazan. 19:00 bonba japonesak plazan.19:30 bertso poteoa Gaztetxetik hasita Aiala Martin eta Beñat Gaztelumendirekin. 20:00 elkarretaratzea Euskal Preso Politiko eta Errefu­xatuen Eskubideen Defentsan, Txozna Batzordeak antola­tua. 20:30 haurrendako Karaokea plazan. 21:00 dantza herrikoiak Ziga plazan. 21:00 brindisa eta afaria errepresaliatuen alde. 22:00 Mutildantzak. 23:30 dantzaldia SANTXO­TENArekin Ziga Plazan. 23:30 Metarock: Leihotikan, Itziarren Semeak eta Tirri&Tery. Gau osoan, sentsibilizaziorako eta sustantzien analisirako puntua egonen da plaza inguruan.

 

Uztailak 28 larunbata HERRIAREN EGUNA

09:30 argi soinuak. 11:00 erraldoi eta buruhaundien ibilaldia. 11:00 Munduko XV. Kanika txapelketa Eliza atarian. 12:00 puzgarriak eta kars Laxoako pilotalekuan. 13:30 Gaztetxe­aren VIII. urteurreneko bazkaria Merkatuko Plazako gorapean. Ondotik Mantala-No kantaldia, Gaztetxeak antolatua. 14:30 Zikiro jatea ikastolako parkean. Ondotik joku batzuk. 16:00 Puzgarriak eta kars Laxoako pilotalekuan. 17:00 La Que Tu Me Haces konpainiaren eskutik Orgamen antzezlana Gaztetxean. Ondotik poteo erreibindikatiboa. 19:00 Nafa­rroako III Mailako aizkora txapelketaren finala Laxoa Plazan. Emakumezkoen Euskal Herriko txinga txapelketa eta gizonezkoen Nafarroako koxkor biltze txapelketa ere jokatuko dira. Euria eginen balu Iriarte pilotalekuan. 20:30 dantzaldia GARRAXI taldearekin. 21:00 Kontzertuak Gaztetxean. 21:00 dantza herrikoiak Foruen Plazan. 22:00 Mutildantzak. 00:00 Gizajua Ni eta kalejira. 00:00 Dantzaldia GARRAXIrekin.

 

Uztailak 29 igandea

11:00 Erraldoien eta Buruhaundien ibilaldia. 18:00 Behi KK, Xorroxin Irratiak antolatua. 20:30 Kantaldia plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun