Amaiurtarren ametsa bete eta denen amets bilakatu zen uztailaren 21an

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 24a

110 lagun taularatu ziren Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizunean. Juan Mari Ondikol

Emanaldi hunkigarria eskaini zuten 110 lagunek, harmailak betetzen zituzten 2.000 ikusleen aitzinean

Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizun arrakastatsua taularatu zuten Amaiurren uztailaren 21ean, Nafarroako konkistan bizitza galdutako gudariei eskainita..

 Bi ordu eta laurdenean, 110 pertsona inguru igaroko ziren agertokitik, tartean abeslariak, bertsolariak, dantzariak eta antzerkigileak, nafarrak, zuberoarrak zein gipuzkoarrak. Espreski paratutako harmailak betetzen zituzten eta sarrerak agortu zituzten 2.000 ikusleek txalo zaparrada batekin saritu zuten egindako lana.

Xiberoko Zohardia eta Artzainak taldetako 18 abeslarik, Gaztelu taldeko 17k, 13 aktore nagusik, Aranzadi zientzia elkarteko bortz kidek, zazpi bakarlarik, Amets Arzallus bertsolariak, zazpi musikarik, Xiberoko 11 dantzarik, Aukeran dantza konpainiako 9 dantzarik eta Amaiur dantza taldeko 29 dantzarik parte hartu zuten emanaldian. Hasiera batean 40.000 euroko aurrekontua zuten emanaldia prestatzeko Amaiurren, baina kopuru hori gainditu dute: agertokia, eserlekuak, argia, soinua eta euriaren kontrako asegurua…Auzolanean egindako proiektua bada ere, badira zenbait musikari eta aktore profesional tartean, eta haiei ordaindu egin behar zaie. Hala ere, sarrera guziak saldu zirela eta zenbait erakunderen laguntza izan dutela kontuan hartuz, diru kontuak estaltzea espero dute Amaiurren. Bertzalde, Ana Marin, Xabi Otero eta Joseba Burusko artistek obra bana eman zuten antolaketan laguntzeko eta horiek zotz eginda etekin gehiago atera ahal izateko.

Zozketaren zenbaki saridunak, hauexek dira: Ana Mª Marinen margolana 13.987; Xabi Oteroren argazkia 6.836; Joseba Buruskoren eskultura 10.829.

Abuztuaren 10ean eta 11n berriz ere Maulen eskainiko dute Pier Pol Berzaizek zuzendutako emanaldia, baina aitzinetik, Euskal Telebistan ikusteko aukera izanen da ortzegunean, uztailaren 26an, arratseko 22:00etan. Kanaldude Telebistak egindako grabazioa eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun