Burrikleta Oronoz-Mugairira ailegatu da

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 24a

Uztailaren 23an egin zen burrikleta zentroaren aurkezpena Oronoz-Mugairin. Utzitako argazkia

Katalunian hiru urteko arrakasta izan eta gero, familia guztiarekin ibilbideak egiteko ekimen turistiko dibertigarria iritsi da Bertizera

Basartea SL enpresaren ekimenez, Nafarroan Burrikleta zentroak ireki dituzte uztailaren 23an, bat Oronoz-Mugairin eta bertzea Arre-Iruñan. Landa, natur edo gastronomiko turismoa egiteko era desberdina proposatzen duen ekimen turistikoaz ari gara. Burrikleta menditik ahaleginik gabe joateko alokatzen den bizikleta elektrikoa da.

Basartea SL enpresaren ekimenez, Nafarroan Burrikleta zentroak ireki dituzte uztailaren 23an, bat Oronoz-Mugairin eta bertzea Arre-Iruñan. Landa, natur edo gastronomiko turismoa egiteko era desberdina proposatzen duen ekimen turistikoaz ari gara. Burrikleta menditik ahaleginik gabe joateko alokatzen den bizikleta elektrikoa da.

Ez da Basarteak proiektu berritzaile eta ekimen ekintzaileei ekiten dion lehendabiziko aldia, 16 urteko esperientzia baitu lan honetan. Naturagatik duen amodioa eta ingurunearen errespetua nafar lurraldeko ezaguera izan zen Burrikleta proiektuaren parte izatera bultzatu ziotena, uztailaren 23ko aurkezpenean Andres Zelaieta igantziarrak jakinarazi zuenez.

Pirinioak eta Kantauri Itsasoaren arteko bide erdian, Bidasoako Lurraldea Burrikletan ibiltzeko orografia ezin hobea eskaintzen du. Harana hau basoz, soroz, baratzez eta lorez inguratuta dago, tradizio eta kultura ugariarekin, sustraitutako folklorearekin, gastronomia bikainarekin eta jauregiak eta herriko etxeak elkartzen duen arkitekturarekin beren herrietan. Ibilbideak egiteko, Burrikletak audio gida duen GPSa dauka, igarotzen garen lekuetan interesgarri zer dagoen ezagutzera laguntzen diguna: kondairak, kultura, historia, fauna edo flora. Estetikoki Burrikleta beltza da, kurbekin, estilo atzerakoia dauka eta landa-lurretan astoek eramaten zituzten bezalako alforjak eramaten ditu. Burrikleta oso dibertigarriak diren modelo desberdinen artean aukeratzen ahal diren kasko homologatuekin alokatzen da. Nahi izanez gero, zentroak piknik egiteko beharrezko guztia eta hamakak atseden hartzeko eskaintzen ditu.

 

Ibilbide paregabeak Burrikleta erritmora

Oronoz-Mugairiko zentroak mota askotako ibilbideak proposatzen ditu, gustu guztietarako eta zailtasun desberdinekoak, denak mundu guztiak egiten ahal dituztenak. Zazpi ibilbide dira guztira, Bidasoa ibaiak ezkutatzen dituen historiak eta kondairak edo Baztango haranaren antzinako ohiturak aurkitzeko. Bidasoako bide berdetik igarotzen diren ibilbideak, edo Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak haranen barna ibiltzen direnak. Doneztebe, Elgorriaga edo Sunbilla bezalako herriak zeharkatzen dituzte, Bertizko Jaurerriko Natur Parke zoragarria edo gaztak eta taloak egitea bezalako aspaldiko lanak ikasteko gaztandegiak eta errotak bisitatzen dituzte. Ibilbideak ibilbideak lasaitasunarentzako ere diseinatuak daude, ibaietan, putzu edo ur-jauzietan eta baita hondartzan ere bainatzeko proposamenak baituzu, Hendaiara iritsi nahi izanez gero gure bi eguneko esperientzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun