Uda honetan Baztanek berriz ere beso zabalik hartzen ditu turistak Turismo Bulegoan eta Jorge Oteiza Baztango Etnografia Museo/ Ciga Bilduman ordutegi eta zerbitzu berriak eskainiz. Alde batetik, publikoarendako harrera ordutegia zabaltzen da eta bisitariei Europar Batasuneko bioaniztasunaren kontserbazio- guneen Natura 2000 Sarearen parte diren Baztango eremuei buruzko erakusketa eskaintzen zaie. Bertze alde batetik, Museotik abiatuta, gure ondare aberastasun handiaren parte bat ezagutzea eskaintzen da bertako gidari baten eskutik, Elizondoko herria eta monumento megalitikoen bisiten bidez.
Baztango Turismo Bulegoa Jorge Oteiza Baztango Etnografia Museoan kokatua dago eta zabalik egonen da egunero, bai goizez bai arratsaldez. Zehazki, uztailaren 16tik irailaren 15era harrera ordutegia honako hau da: Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00 etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Harremanetarako telefonoa 948 581 517 da.
Baztango Natura 2000 Sareari buruzko erakusketa ere leku berean eta ordutegi berean ikusgai izanen da.
Baztango Balleko aberastasun naturala bere erakargarri turistiko nagusienetarikoa da. Natura 2000 Sarea Europa mailan kontserbazio-gune bezala sailkaturiko interes natural handiko tokien sarea da. Baztango 5 gune daude sartuta sare honetan: Aldude Mendia, Belate, Aritzakun-Gorramendi- Urritzate, Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia, Baztan ibaia eta Artesiagako erreka.
Bertze aldetik, udan hainbat bisita gidatu burutuko dira Museotik abiatuta: batetik, Elizondoko herrigunea, bere historia eta bere jaun-etxeak ezagutzeko parada izanen da, eta bertzetik Baztango monumento megalitikoak bisitatu ahal izanen dira, Museoan Soalarreko menhirraren aitzineko sarrerarekin hasi eta Gorramendi mendiko zenbait monumentu ezagutuz. Elizondoko bisitak astelehen, astearte, ortzegun, ortziral eta larunbatak, 12:00etan; asteazkenak 18:00etan. Monumentu megalitikoen bisita (aldez aurreko erreserba behar da, 948 581 517 telefonora deituz): larunbatak, 10:30ean.
Informazio gehiago Bertiz Partzuergoko web orrian