Baztandarren Biltzarra Egunaren bezperan ere besta izanen da aurten

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 18a

Igande honetan eginen da karrozen desfile ikusgarria. Juan Mari Ondikol

Uztailaren 22a, igandea izanen da egun handia, "Eskuarak biltzen gaitu" goiburupean

Asteburu haundia izanen da uztailaren 21 eta 22koa Baztanen. Alde batetik, uztailaren 21ean Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan Haien ame­tsa gurea da ikuskizuna pres­tatu dute Amaiurren. Eta ber­tzetik, Baztanda­rren Bil­tzarra Elkarteak ez du ekitaldirik gabe utzi nahi izan uztailaren 21a, eta Baztandarren Biltzarraren bezperan eta egun haundian besta giroa nagusituko da.

Uztailaren 21ean, larunbat arratseko 22:00etatik aitzinera Baztandarren Biltzarraren ostatua paratuko da Elizondoko plazan eta Mukaki Elektro­txaragarekin kale animazioa izanen da. 00:30ean hasita gaupasa izanen da Trikidantzen eskutik.

Halere, uztailaren 22a, igandea izanen da egun handia. Egun osoan, eskoletako haurren marrazkien erakusketa izanen da. 10:00etan artisauen erakusketa Pedro Axular Karrikan. 11:00etan orga apainduen desfilea abiatuko da. 14:00etan Mutildantzak Elizondoko herriko plazan. 14:30ean herri bazkaria Merkatuko Zelaian. 

Ondotik, bazkalondoko jaialdia eginen da. 18:00etan dantzaldia Trikidantzen eskutik La­xoako Frontoian. 20:00 dantzaldia Laiotzen eskutik Laxoako Fron­toian. 01:00etan DJ-ak (Ti­rry&Tery) Laxoako frontoiko Baztandarren Bil­tzarraren ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun