Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ikuskizuna prestatu dute Amaiurren

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 17a

1.500 lagunendako lekua prestatu da Amaiurren uztailaren 21erako. Juan Mari Ondikol

Uztailaren 21ean eskainiko den emanaldirako entseiu orokorra egin zen joan den igandean

Haien ametsa gurea da lelopean ikuskizun artistiko-musikala prestatu dute uztailaren 21ean Amaiurko Gazteluaren magalean eskaintzeko. Kanta, dantza eta poesiaren bidez, ehun bat lagunek parte hartuko duten ikuskizunean eta Nafarroa euskalduna zela azaldu nahi dute. Azken entsaio orokorra igandean egin zuten Amaiurren.

Haien ametsa gurea da lelopean ikuskizun artistiko-musikala prestatu dute uztailaren 21ean Amaiurko Gazteluaren magalean eskaintzeko. Kanta, dantza eta poesiaren bidez, ehun bat lagunek parte hartuko duten ikuskizunean eta Nafarroa euskalduna zela azaldu nahi dute. Azken entsaio orokorra igandean egin zuten Amaiurren.

Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean eta Haien ame­tsa gurea da lelopean, kanta, dantza eta poesiaren bidez Nafarroa euskalduna zela azaldu nahi dute, eta nafarren borondatearen kontra, Gaztelak armak erabiliz konkistatu zuela erresuma. Horretarako amaiurtar eta baz­tan­­da­rrez gain, Nafa­roa Garaia eta Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoatik etorritako ehun lagun inguruk parte hartuko dute ikuskizunean. Gazteluaren magalean antzeztuko dute eta lau zati edo gertalditan bana­uta. Ikuskizuna 21:00­etan hasiko bada ere, 20:00etan desfilea eginen dute parte hartzaileek­ eta horrez­ gain, egun berean, hainbat ekitaldi izanen dira: 10:00etatik goiti ordu­ro bisita­ gidatuak gaztelura, artisauak­, musika karriketan, arra­tsaldez haurrendako animazioa eta tailerrak eta egun osoan jate­ko eta edateko ostatuak.

Hau guz­tia prestatzen Mau­leko Gazteluaren Lagunak Elkartearekin el­kar­­la­nean­ ari da Gaztelu Elkartea, eta hala, agorri­laren 10ean eta 11n ikuskizun be­ra­ eskainiko dute Mauleko gazteluan.

Ikuskizunerako sarrerak agortuak daude dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun