Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) 40. Ikastaroen barrenean, uztailaren 17an Baztanera bisita eginen dute ikasle eta irakasleek, Nafarroaren konkista berrikusten izeneko ikastaroa eskainiko baita.
Astearte goizeko 10:00etatik 11:30era Nafarroaren konkista eta gaztelar anexioa (1512-1515) solasaldia izanen da Elizondoko Arizkunenean, Roldan Jimenoren eskutik. 12:00etatik 13:30era Berreskuratze saioetatik Amaiurko gudura (1516-1521) solasaldia Joseba Asironen eskutik, hau ere Arizkunenean.
Arratsaldean, 16:00etatik 16:30era Amaiurko gazteluaren indusketen azken emaitzak azalduko dituzte, Juantxo Agirre Mauleonen eskutik Amaiurko Otsondo elkartean. 16:30etik 17:30era, Amaiurko gazteluari bisita eginen zaio.