Elizondoko bestetako zikirorako txartel kopuru bat uztailaren 23an salgai paratuko da

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 20a

Elizondoko zikiro jatea larunbatarekin suertatuko da aurten eta inoiz baino eskari gehiago daude. Juan Mari Ondikol

Aurten inoiz baino eskaera gehiago dagoela jakinarazi dute alkate eta kargodunek

Elizondoko Santio bestetako zikiro jaterako txartel kopuru bat salgai paratuko da uztailaren 23an, astelehen arratsaldeko 17:00etan, Herriko Batzar Gelan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 hartzen ahalko ditu.

Elizondoko Santio bestetako zikiro jaterako txartel kopuru bat salgai paratuko da uztailaren 23an, astelehen arratsaldeko 17:00etan, Herriko Batzar Gelan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 hartzen ahalko ditu.

Aurten, aitzineko urteetan bezal bezala Elizondoko Santio bestetako zikiroko txartelak ostatuetan salgai jarri behar zirela erabaki zuten alkate eta kargodunek. Desberdintasun bakarra, ohituraz txartelak saldu izan dituzten ostatu guzietan, guzietan, salgai jartzea erabaki zela. Eta hala iragarri zen.

Alkate eta kargodunek aipatu dutenez, txartelak saltzeko lekuak ezartzen direnean, ez da kopururik zehazten, «Herriko Etxeak bete behar dituen konpromisoak bete behar direlako lehenik, eta gero jakiten baitugu zenbat dauden salgai jartzeko».

Aurten, bazen eskaera ikusirik, «eta ostatuetan erreserbatuak zutenei eta ezin izan dutenei aukera emateko, txaranga, gaitariak eta ziztulariak kanpoan utzi ditugu», txartel gehiago atera dira (maximoa), eta astelehenean Herriko Etxean saltzea erabaki dute alkate eta kargodunek. Zer gertatu da aurten? «Larunbata dela. Eta jendeak kosta hala kosta txartelak nahi zituela, inoiz baino gehiagok».

Horregatik, txartel kopuru bat aterako da astelehenean saltzeko, baina hori bai, pertsona bakoitzak gehienez 5 hartzen ahalko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun