‘Eskolara oinez, doike!’ programa Amaiur eta Oronoz-Mugairin

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 13a

Urrirako martxan paratu nahi da kanpaina

Eguneroko jarduerei loturiko ariketa fisikoa gero eta guttiagotan egiten da, leku gehienetara­ kotxez joan ohi delako jendea edota haurrak eskolara kotxez eramaten dituelako. Horrek osasunean eragiten du eta ho­rri erantzutera dator Eskolara oinez, doike­ kanpaina!. 

Eskolara oinez edo bizikletaz joateko kanpaina Amaiu­r­ eta Oronoz-Mugairin paratu nahi da martxan heldu den ikasturtean. 2009an Elizondon abiatu zen kanpaina eta joan­ den ikasturtean, Arraioz, Arizkun, Erratzu eta Iruri­tan landu da. Irail hasieran, be­rriz, Oronoz-Mugairi eta Amaiur gehituko zaizkio ekimenari. Horretarako, ikasturte hasieran inkestak banatuko dira eskole­tako familien artean. Gi­sa­ berean, eskolan taile­rrak eginen dira eta gura­soei bilera batera deituko zaie. Urrirako eskolara oinez joateko kanpaina mar­txan egotea au­rreikusi da. Haurrak eskolara oinez eta bizikletaz modu autonomo batez joatea errazten eta bultzatzen duen ibilbide segurua da Eskolako Bidea eta bide hori seguruago, osasuntsuago, atse­ginago eta erakarga­rria egin nahi da, umeak oinez eta bizikletaz joate­ko aukera eduki dezan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun