Aniztar andana bildu zen uztailaren 2an Udalak antolatutako Chihiroren bidaia pelikula ikustera eta horren aitzakian, aitzinetik, xingar jatea antolatu zen. Halere, pelikula akitzear zegoela aparailua hondatu eta ez zen bukaera ikusi ahal izan. Bildutakoak penaz joan ziren etxera bukaera ikusi gabe, baina teknologia berrien akatsa izan zela eta, bertze egunen batean bertze film bat ikusteko aukera izanen da.