Udal Gobernuari hainbat kritika egin dizkio UPNk bere buletinean

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 13a

Hirugarren boletina banatu du UPNk

Otsailetik ekainera bitarteko buletina atera du UPNk eta Udal Gober­nuaren hainbat alderdi kritikatu ditu. Urtebete pa­satu da Udal Gobernu berria osatu zenetik, eta horren harira, «alferrik­ galdu den urtea» izan dela iritzi dio UPNk, «Gober­nu Taldekoek axolagabe segitzen dutela» erranez. 

Aroztegiko proiek­tuaz­ dio, «berak ukatzen badu ere, Garbiñe Elizegi­ dela oraindik Aroz­te­gia eta gero zer? plataformako presidentea. Plataformaren estatutuetan bera ageri da». Proiektua geldiarazteko nahi dituz­ten txostenak Udala ordaintzen ari dela salatu du, «kalte-ordain garestiak pagatu behar izatearen arris­kuan jartzen du alkateak Udala». 

Udal komi­sio irekien gainean zera dio alderdi erregionalistak: «alditik aldira jende­ guttiago bil­tzen dute eta ko­misioe­t­ara, gai bakan batzuk eramaten dituzte soilik».
 
Magnaren proiektuaz ere ari da UPN: «alkatea ez da gauza izan bere betebehar legalak konpli­tzeko eta oraindik ez dio igorri Kintoko Mankomunitateari Balleko Etxeak osoko bilkuran hartu zuen erabakia baimenduz Magnak eskatutako lu­rren desafekzioa». Ezke­rra­ri, berriz, «beraien ba­tza­rrean Magnaren alde erabaki ondotik, orain­ isil­du eta jakinaren gainean ego­nik ere, egoera hau lasai aski onartzen duela» leporatu dio.
 
Almandozko harrobiaren gainean, «bertze inori­ onartuko ez zizkioten baldintza eta egoera batean­ lanean segitzea onar­tzea» egotzi dio Udal Gobernuari. Lanean hasteko udal baimenik ez duen harrobia dela dio.
 
Inbertsioez bere iri­tzia ere eman du: «Nafa­rroa­ko Gobernuaren ehun­ka milaka euroko diru-lagun­tzak itzultzeko gauza den Udal Gobernu Taldea dugu, eta diru-laguntza horiei bizka­rra eman eta nahiago du diru-laguntzarik gabeko bertze inber­tsio batzuk egin». Beti «kalaka berdina»­ dutela dio UPNk: «zer­­nahi dela errua­ Gobernuarena da». 
 
Diru kontu batzuk ere ageri dira buleti­nean: «Udal Gobernu Taldeak dio ezin duela bere gain hartu 20.000 euroko gastua, azienda feria ‘nazionala’ egiteko. Hori bai, arazorik gabe bere gain har­tzen­ ahal ditu bertze gastu batzuk, justifika­tzeko zailak direnak. Lehentasun kontua da».
 
Osasun Zerbitzuen ha­rira, «Udalak kontatu na­hi izan ez digunaz» ari da UPN. Gobernu Taldea­ren jokabidean, Garbiñe Elizegi buru duela, kezkagarriak diren ja­rre­rak daudela dio, «bere be­tebe­har­ eta udal konpromisoaren aitzinetik pankarta jarriz. Afera politikoen aldarrikapena ber­tze edozein helbururen gainetik». Osasun Zer­bi­tzuen ingu­ruko infor­ma­zioa «ez-osoki eta arras­ manera manipulatuan, beraien interesen arabera, gizarteratzen ari direla», iritzi dio. 
 
Duela urte batzuk saihesbide sarrera-irteeren zirkulazioa berrantola­tzeko plan bat egin zela azaldu du UPNk, «saihes­bidea ireki zuten momentuan plan hori indarrean egoten ahal zen, baldin eta arreta pizarren bat eman izan balitzaio». Due­la hilabete batzuk, UPNk Elizondoko karrike­tan zirkulazioa berrantolatzeko bertze plan bat proposatu zuela ere badio buletinak. «Gaia zirku­lazio komisiora eramanen zutela erran ziguten, eta komisio horretara ez dute inoiz deitu, existitu ere ez baita existitzen».
 
Giltxaurdi kudeatzeko enpresa publikoaren aldeko apustua egina du Udal Gobernuak, eta UPNk «enpresa publikoaren estatutuei erre­kur­tsoa­ sartu dio. Bere uste­tan, «prozedura eta formazko akatsez gain, ez dira erres­petatu ere egin, eta ‘osoki diru publikoare­kin eginen den Udal En­presa Publikoaren Proiek­tua’ dioen dokumentuan onartezina dela irud­i­tzen zaigun bertze arrazoi bat ere bada». Igerilekua kudeatzeko egin nahi den enpresa honen gibeletik «udaletxe paralelo» bat ez­kutatzen da UPNrendako. 
 
Udalaren gestioa ere aipatu du azken urteo­ta­ko gestioarekin alderatuz: «udal­ba­tzar kopuru ha­undie­ne­ko garaia (2008-2009) erre­fe­ren­­tzia bezala hartuta, jarduera %62 mu­rriz­­tu da». Dioenez, «do­bla­tu da alkateak bakarrik har­tuta­ko erabakien kopurua, urte osoko udalba­tzarretan tratatutako puntu kopuruarekin konparatuta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun