Zigor-eskaera Ernesto Pratendako

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 13a

 Apirilaren 13an utzi zuten libre Ernesto Prat, baldintzapeko askatasunean 25.000 euroko fi­dan­tza ordainduta. Le­rro hauek idazterakoan, ordea, Auzitegi Nazionalean egitekoa den epai­ke­taren zain zegoen. Ekine­ko ustezko kidea izatea leporatuta, zor­tzi urteko espetxe zi­go­rra eskatu du Fiskal­tzak Pratendako. Baz­tan­go Ekine­ko arduradu­na izatea leporatzen diote, eta ho­rregatik, zortzi urteko espetxe zi­gorraz gain, inha­bilitazio berezia 8 urterako eta erabateko inhabilitazioa 16 urterako eskatzen du Fis­kalak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun