Asteburu haundia izanen da uztailaren 21 eta 22koa Baztanen. Alde batetik, uztailaren 21ean Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan Haien ametsa gurea da ikuskizuna prestatu dute Amaiurren. Honen inguruko xehetasunak aldizkariko 4. eta 5. orrian irakurriko dituzue. Eta bertzetik, Baztandarren Biltzarra Elkarteak ez du ekitaldirik gabe utzi nahi izan uztailaren 21a, eta Baztandarren Biltzarraren bezperan eta egun haundian besta giroa nagusituko da.
Uztailak 21, larunbata
• 22:00etatik aitzinera Baztandarren Biltzarraren ostatua Elizondoko plazan eta Mukaki Elektrotxaragarekin kale animazioa.
• 00:30ean gaupasa Trikidantzen eskutik.
Uztailak 22, igandea
• Egun osoan, eskoletako haurren marrazkien erakusketa.
• 10:00etan artisauen erakusketa Pedro Axular Karrikan.
•11:00etan orga apainduen desfilea.
• 14:00etan Mutildantzak Elizondoko herriko plazan.
• 14:30ean herri bazkaria Merkatuko Zelaian. Bazkarirako txartelak saltzen uztailaren 18an 10:00etan hasiko dira egoitzan, eta bakoitzak 16 txartel (mahai bat) erosi ahalko ditu gehienez. 20 euro balio ditu txartelak eta ezin da erreserbarik egin.
• Ondotik, bazkalondoko jaialdia.
• 18:00etan dantzaldia Trikidantzen eskutik Laxoako Frontoian.
• 20:00 dantzaldia Laiotzen eskutik Laxoako Frontoian.
• 01:00etan DJ-ak (Tirry&Tery) Laxoako frontoiko Baztandarren Biltzarraren ostatuan.