Elizondoko Giltxaurdi enpresa publikoaren gerentea kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Eskaerak udaletxera bidali behar dira ortziral honetako, hilak 13, 14:00 baino lehen. Gerenteak Elizondon eginen du lan, lanaldi osoan eta ordainsariari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresen hitzarmen kolektiboaren arabera, lehenbiziko taldean sartuko da. Ikasketei dagokienez, goi mailako teknikari titulua, Unibertsitateko Titulua edo baliokidea beharko du. Norbere autoa eta B klaseko gida baimena izatea ere eskatuko da. Hautaketa prozeduran, currikulumean prestakuntza espezifikoa, esperientzia eta kirol instalazioei buruzko ezagutza baloratuko dira. Lehen hautaketa pasatu dutenei elkarrizketa eginen zaie eta Udaleko webgunearen bidez jakinaraziko zaie noiz eta non izanen den elkarrizketa. Eskaerak zuzenean aurkez daitezke udaletxean. Xehetasun gehiago www.baztangoudala.eu webgunean.