Oronoz-Mugairiko larrialdietako puntua mantentzeko eskatuz eta Osasuna herritarren eskubidea, murrizketarik ez! lelopean, 80 lagun inguru elkartu ziren Oronozen ekainaren 30ean, zentroaren aitzinean. Juana Hualde alkateak kontzentra-ziorako deia egin zuen baztandar guztiendako eta 30-45 minutuz elkarretaratuak egon ondotik, errepidea moztu zuten minutu batez, Guardia Zibilaren begiradapean.