Nafarroako konkista berrikusi dute Baztanen UEUko ikastaroen barne

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 18a

Astearte arratsaldean Amaiurren izan ziren UEUko ikasleak. Utzitako argazkia

Uztailaren 17an Elizondon eta Amaiurren izan ziren ikasleak

UEUko ikastaroen barne “Nafarroako konkista berrikusten” ikastaroa eskaini zen Elizondon uztailaren 17an. Bertara Jaso ikastolan ikastaro honetan izena eman duten 15 lagun inguru etorri ziren, horiez gain baztandar batzuk ere bertaratu ziren.

UEUko ikastaroen barne “Nafarroako konkista berrikusten” ikastaroa eskaini zen Elizondon uztailaren 17an. Bertara Jaso ikastolan ikastaro honetan izena eman duten 15 lagun inguru etorri ziren, horiez gain baztandar batzuk ere bertaratu ziren.

Astearte goizeko 10:00etan hasi zen ikastaroa Roldan Jimenoren solasaldiarekin. Jimenok konkistaren gertakariak eta birkonkistaren saialdia izan zituen mintzagai. Lehenbiziko hitzaldiaren ondotik, bigarren hizlaria Joseba Asiron zen, baina etortzerik izan ez zuenez, Jimenok berak egin zuen. Bigarren zati honetan konkistaren ondorioak izan zituen aipagai. 13:30etan bukatu zen goizeko saioa, arratsaldera artio. Arratsaldean Amaiurren izan baitzuen jarraipena ikastaroak. 16:00etan Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko kideak Amaiurko indusketen gaineko azalpenak eman zituen, eta ondotik Gaztelurat joan ziren, azken zazpi urte hauetan Aranzadik egindako lana bertatik bertara ikustera. 18:30ean bukatu zen bisita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun