Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoan ikuskizuna prestatu dute Amaiurren

Gurutze PIKABEA 2012ko uztailaren 12a

Amaiurko Gaztelua irudikatzen duen maketa Nafarroa Bizirik Plataforma

Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean uztailaren 21ean eginen da, Baztandarren Biltzarra bezperan

Haien ametsa gurea da lelopean ikuskizun artistiko-musikala ­prestatzen ari dira Amaiurko Gazteluaren magalean eskaintzeko. Kanta, dantza eta poesiaren bidez, ehun bat lagunek parte hartuko duten ikuskizunean, Nafarroa euskalduna zela azaldu nahi dute.

Aurten 500 urte beteko dira Fernando Katolikoa Aragoi eta Gaztelako erregeak Nafarroa kon­kistatu zuenetik. Nafarroako errege titulua hartu zuen, errege legitimoei koroa kenduz eta Nafarroako erresumaren amaiera ekarriz. 1512an konkistatu zuen Gaztelak Nafarroa, baina gerora ere, erresuma be­rreskuratzeko hainbat saiakera egin zituzten nafa­rrek. Amaiurren 1522an izan zen. Gaztelarrek 10.000 soldadu eraman zituzten Amaiurko Gaztelua setiatzera, gaz­telu ba­rrenean ehun lagun in­guru bertzerik ez zeudenean, eta bertze ehun bat inguruetan. Hilabeteetan gogor borrokatu ondotik, Amaiur­ko Gaz­­­­teluan zeuden 200 gudariak garaitu egin zituen Gaztelak. 

Geroz­tik, hainbat izan dira gudari haien­ omenez Amaiurren egindako ekimenak. 1920an, adibidez, Juan Iturralde Suit, Arturo Campion eta Julio Altadillek Nafarroako independentziaren aldekoen memoria berreskuratu nahi izan zuten eta oroigarria egin eta 1922an inauguratu zuten. 1931n, ordea, Lizarrako Autonomia estatutua eztabaida­tzen ari ziren egunetan, oroigarria lehertu egin zuten. Estatutu hura onartu izan balitz, estatutu bateratua izanen lukete Nafarroak, Bizkaiak, Gipuz­koak eta Arabak. 

Frankismoa akitu zenean sortu zen Amaiu­­­rren­ Gaztelu Elkartea, 1978an, «monolitoa be­rres­kura­tzeko». Halaxe azaldu digu­ Juan Mari Aleman Gaz­telu Elkarteko kideak. Eta 1982an lehen Gaztelua zegoen tokian orain dagoen monolitoa inauguratu zuten. Gero­ra, Gaztelu Elkartea tartean zela, Aranzadi Zien­tzia Elkartea indusketa lanetan hasi zen Gazteluan­.

Amaiurko gertaera haren 500. urteurrena 2022n izanen bada ere, konkistaren hasmenta 1512an izan zen, eta hortaz, zerbait berezia egin nahi izan dute Gaztelu Elkartekoek, eta ikuskizun artistiko-musikala prestatu dute uztailaren 21erako, Baztandarren Biltzarra bezperarako: «Nafarroa libre baten alde beren bizia eskaini zuten guztiak omenduz». Juan Mari Aleman eta Kike Otaegik eman dizkigute xehetasunak. 

Pier Paul Berzai­tzen zuzenda­ritzapean eta Haien ame­tsa gurea da lelopean, kanta, dan­tza eta poesiaren bidez Nafarroa euskalduna zela azaldu nahi dute,  eta nafarren borondatearen kontra, Gaztelak armak erabiliz konkistatu zuela erresuma. Ho­rre­ta­ra­ko amaiurtar eta baz­tan­­da­rrez gain, Nafa­rroa Garaia eta Beherea, Gi­puz­koa, Lapurdi eta Zuberoatik etorritako ehun lagun inguruk parte hartuko dute ikuskizune­an. Gazteluaren magalean an­tzeztuko dute eta lau zati edo gertalditan bana­tuta. Ikuskizuna 21:00­etan hasiko bada ere, 20:00etan desfilea eginen dute parte hartzai­leek­ eta horrez­ gain, egun berean, hainbat ekitaldi izanen dira: 10:00­etatik goiti ordu­ro bisita­ gidatuak gaztelura, artisauak­, musika karriketan, arra­tsaldez haurrendako animazioa eta taile­rrak eta egun osoan jate­ko eta edateko ostatuak.

Hau guz­tia prestatzen Mau­leko Gazteluaren Lagunak Elkartearekin el­kar­­la­nean­ ari da Gaztelu Elkartea, eta hala, agorri­laren 10ean eta 11n ikuskizun be­ra­ eskainiko dute Mauleko gazteluan. 

Ikuskizunerako sarrerak Internetez eros daitez­ke: www.ticketmaster.es web orrian. Amaiur, Ariz­kun, Elizondo eta Erra­tzun ere paratuko dituzte salgai. 1.200-1.500 lagunendako tokia aurreikusia dute.

 

UZTAILAREN 21EKO IKUSKIZUNAREN HARIA, lau atal edo gertalditan banatua

1. gertaldia: Errege katoliko inperialistak

Aragoiko Fernandoren eta Gaztelako Isabelen ezkontzarekin hasiko da ikuskizunaren lehendabiziko atala (1469an ezkonduak) eta beraien eragina historikoki nolakoa izan zen kontatuko dute. Bi monarkek Espainiaren batasun osoa nahi zuten eta helburu ho­rrekin, judutar eta mairuen aurka jo zuten «katolizismo garbia» bilatuz. 1492an Alhambrako itunaren ondorioz, judutarrak herbesteratuak izan ziren eta hori izanen da eszenetako bat. Zati honek Ameriketako inperioarekin ere badu lotura, errege katolioek Espainiaren inperialismoaren alde egin baitzuten, Cristobal Colonen Ameriketarako espedizioa babestuz. Gisa berean, 1500. urteko Amaiurko bestak ere gogoratuko dituzte, eta Nafarroa, Arragoa kantarekin itxiko dute ikuskizunaren lehendabiziko zatia.

2. gertaldia: Nafarroaren konkista dorpea

Fernando erregea 1504an alargundu zen, eta Joana bere alabari zegokion Gaztelako koroaren jabe egin nahi izan zuen, baina Korte­ko nobleziak kontra egin zion. Urte bat beranduago Foix-e­ko Germai­ne frantsesarekin ezkondu zen, eta haren izenean, 1512an, Nafarroa­ konkistatu zuen, Albreteko Joan III.a eta Foix-eko Katalina errege­ eta erregina zirela. Bere erresuma birkonkista­tzen saiatu zen Albreteko Joan, baina alferrik egin zitzaion, eta 1516an hil zen etsi­tuta. Bigarren gertaldi hau ibiliko da eta Xibero­ko­ artzainak ikusiko ditugu eszenatokian, 1512an Al­bako dukeak Iruñea menperatu zueneko eszena ere izanen da eta Joanen seme Henri II.a erregeak herrita­rrekin erreinua be­rreskuratzeko­ deia egin zuela­ ere irudikatuko dute. Bo­za­ten agoteak­ bil­tzen hasi zireneko eszena ere badu zati honek.

3. gertaldia: Amaiurko setioa

Henri II.a, Albreteko Joanen semea, herrita­rren laguntzarekin, berriz­ bere erresuma berreskuratzen saiatu zen 1521ean. Baina bere­ tro­pen­ kapitaina, Azparroz, hil egin zuten Gaztelakoek Noainen. 1522an erori zen Amaiurko gaztelua, gaztelarren eskuetan. Sei hilabetez borrokatu zuten Amaiu­rren, baina azkenean, Gaztela nagusitu zen eta Gaztelua ere erre egin zuten. Orduan galdu zuen­ independen­tzia Nafarroak. ­Hirugarren gertaldi honetako eszene­tan Xiberoko artzainak, Noaingo gerra, Amaiurko setioa eta Parisen Xabierko Fran­tses eta Loiolako Iñaki solasean ikusiko ditugu. Erre­suma eta amets galduen dantza eta Nafarroaren lau sasoinak ere taularatuko dituzte.

4. gertaldia: Nafarroa, betikoa 

Azkeneko atal honetan gaur egungo Nafa­rroaz ariko dira­ eta kanta, dantza eta poesiaren bidez. Honetan ere Xiberoko artzainak ikusiko ditugu, Agosti Xaho eta Antonio Abadiaren arte­ko ikustaldia ere bai, Amaiur­ko herrian­ oroitarria al­txa­tu zuteneko unea go­goratuko da, baita Baigorriko Nafarroaren Eguna ere. Gaur egun, orduko gazteluaren arrastoak ageri dira, Aranza­di Zientzia Elkarteak­ egindako induske­ta lanei esker. Baina hori bai­no­­ lehen, 1922an amaiurta­rrek Nafarroako independentziaren alde­ borro­katu zutenen­ aldeko monolitoa paratu zuten. 1931n bota egin zuten eta 1982an berriz paratu. 2007az geroztik, Pello Iraizozen harrizko eskultura ere hor dago, Aberri Askearen alde jen­dea­ libre jaiki dioena.

 

 

IKUSKIZUNEAN PARTE HARTUKO DUTENAK

BEHAZKANE (Kompany Beritza)

Koordinazioa: Jean-Dominique Espil
Sorkuntza: Pier Paul Berzaitz
Ikerketa: Elena Phagaburu
Jantziak:   Claire Uthurralt eta Mauleko dendariak
Koreografia: Edu Muruamendiaraz
Txukunketa eta musika zuzendaritza: Karlos ­Gimenez
Bataila txukunketa:  Jean Pierre Errekart eta­
Joël ­Saint-Mezard
Bataila musikak: Karlos Gimenez
Dantzariak:  Amaiur Dantza Taldea, Xiberota­rrak,
Aukeran (Donostia)
Kantariak:       Amaiurko Gaztelu Taldea,
Xiberoko Zohardia
eta Artzainak
Bakarlariak:  Audrey Carrique, Kattalin Indaburu,
Arantxa Irazusta, IsabelleJaury, 
Magali Zubillaga, Mixel Arotxe eta Petti
Bertsolaria:  Amets Arzallus
Antzerkilariak:  Beñat Fontan, Peio Larre eta
Baztango aktoreak
Teknika eta argiak: Jose Luis Zabala eta Ezeiza anaiak
 

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun