Azpilkuetako sanferminak ere aitzinera doaz. Uztailaren 6an botatako txupinazoarekin hasi ziren eta gaur, astelehena, uztailak 9, hondarreko eguna izanen dute.
Egun osoan, Zikiro Eguna izanen dute. 08:00etan sua piztuko dute eta zikiroa jan nahi bada nahitaezkoa den ekitaldi horren ondotik, 09:00etan gosaria izanen da herriko elkartean. 14:00etan zikiro jatea eginen da Bankako kantariekin. Arratsaldean, dantzaldia Frantziskok alaituta. 22:00etan afaria eginen da eta ondotik, dantzaldia Frantziskorekin. Goiz aldera Gaixoa Ni kantatuz akituko dira Azpilkuetako Sanferminak.