Elizondoko Giltxaurdi enpresa publikorako gerentea kontratatu nahi du Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 5a

Elizondoko Giltxaurdi kiroldegia kudeatu beharko du gerente berriak. Artxiboko argazkia

Eskaerak uztailaren 13ko 14:00aino lehen aurkeztu behar dira Balleko Etxean

Giltxaurdi SL enpresa publikoaren gerentea kontratatzeko deialdia egin du Baztan Balleko Udalak. Eskaerak Baztango Balleko Etxera bidali behar dira uztailaren 13ko 14:00ak baino lehen.

Giltxaurdi SL enpresa publikoaren gerentea kontratatzeko deialdia egin du Baztan Balleko Udalak. Eskaerak Baztango Balleko Etxera bidali behar dira uztailaren 13ko 14:00ak baino lehen.

Gerenteak Elizondon eginen du lan, lanaldi osoan eta ordainsariari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresen hitzarmen kolektiboaren arabera, lehenbiziko taldean sartuko da. Ikasketei dagokienez, goi mailako teknikati titulua (Goi Mailako Heziketa Zikloa) edota Unibertsitateko Titulua (Erdi mailakoa edota goi mailakoa), edo baliokideak. Norbere autoa eta B klaseko gida baimena izatea ere eskatuko da.

Lanpostuaren oinarrizko Kudeaketa Giltxaurdi Udal Kiroldegia kudeatzea izanen da. Hautaketa prozeduran, kurrikulumean prestakuntza espezifikoa, esperientzia eta kirol instalazioei buruzko ezagutza baloratuko da. Lehen haitaketa pasatu dutenei elkarrizketa eginen zaie eta Baztango Udaleko webgunearen bidez jakinaraziko zaie noiz eta non izanen den elkarrizketa.

Eskaerak zuzenean aurkez daitezke Baztango udalean (Foru Plaza z.g.; 31700 Elizondo). Xehetasun gehiago www.baztangoudala.eu webgunean eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun