Su-etenaren diskoa

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Diskoaren azala.

Joniko Berho bateriarekin eta ahotsean, Urko­ Baraibar baxuan eta Iker Plaza gitarrarekin eta aho­­tsean. Hiru lekaroztar hauek osa­tzen duten Su-etena taldeak Democra­z­ya diskoa kaleratu du. 2011ko udan osatu zuten taldea eta azaroan ekin zio­ten maketa gra­ba­tzeari Saran, Iñigo Ira­tzo­ki beratarrarekin. Geroztik, inguruko ostatu eta gaztetxeetan kon­tzertu batzuk eskaini dituzte eta duela bi aste  maketa argitaratu zuten, beraien lehendabiziko lana. Ingu­ruko ostatuetan paratu dute salgai.
 
Kantak dohainik en­tzun daitezke Myspacen (www.myspace.com/suetena). Zortzi kantuz osatu dute make­ta eta zu­ze­­­nean­ grabatuak dira. Punk eta hardcore ukitu­ko metal gordina esti­loan­ kokatu­ dute beraien­ musika. Taldekideen asmoa ahalik eta kontzertu gehien ematea da, «ondotik ber­tze maketa bat grabatze­ko, baldin­tza hobeagoetan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun