Ikastaroei besta giroan eman diote akabera Erratzun

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Maite OTEIZA

 Erratzuko Kultur Elkarteak ikasturte honetan antolatutako tailer eta ikastaroei akabera emateko, ekainaren 9an hainbat ekitaldi egin zituzten. Arratsaldeko 7etatik aitzinera, plazan dantza herrikoiak izan ziren, eta ondotik, sortutako musika bandak kalejira egin zuen ostatuetan barna. Tragoa hartu bitartean, kanta­ zaharrak abestu zituzten eta eguna akitzeko Kastonean herri afaria egin zuten­. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun