Euskal Herriko segalari txapelketaren bi finalerdiak ekainaren 30ean jokatuko dira Erratzun

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Jon Kanflanka leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera jokatuko dira Iñarbilen

Euskal Herriko segalari txapelketaren finalerdiak jokatuko dira ekainaren 30ean, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Erratzuko Iñarbil auzoan. Segalariak ordu erdiko txandetan ariko dira, ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin, baina txukuntasuna ere kontuan hartuko da zigortzerako orduan. Sarrera 10 euro kobratuko da.

Lehenbizizko finalerdian Jon Kanflanka (Leitza, 31 urte), Garikoitz Etxeberria (Amasa-Villabona, 29 urte) eta Mikel Alkorta (Asteasu, 41 urte) ariko dira. Bigarren finalerdian, berriz, Juan Joxe Lizaso iazko txapelduna (Asteasu, 51 urte), Angel Maguregi bizkaitarra, Jon Intxaurbe (Zeanuri, 36 urte) eta duela bi urte Euskadiko txapeldun izan zen Jesus Mª Ormaetxea “Urki” (Orendain, 36 urte) lehiatuko dira.

Finalerdi bakoitzeko lehenbiziko bi postuetan sailkatzen diren lau segalariek finala jokatuko dute uztailaren 15ean Leitzan, eguerdiko 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun