Baztango Musika Eskolakoak Nafarroako Txirularien I. Topaketan

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Maite OTEIZA

 Erearoaren 9an, Nafarroako Txirularien I. Topaketa egin zen Iruñean. Nafarroako hamabi Musika Eskoletako txirula ikasleak bildu eta ordu eta erdiko kontzertu eskaini zuten. Baztango taldea hamahiru musikarik osatu zuten, eta F. Chuecaren La Gran Vía jo zuten, arras maila altuarekin. Egunari akabaila emateko, partaide guztiek elkarrekin H. Manciniren La pantera rosa jo zuten. Bildutako ikusleendako, maila haundiko kontzertua izan zen, bai musika aldetik eta bai antolakuntza aldetik ere. Lehenbiziko pausu bat izan da, gure eskualdeko musika eskoletako ikasleek zer egiten duten erakusteko aukera izan dezaten bertze lekuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun