Ezker Abertzalearen oharra UPNren jarreraz

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

 Herrietako alkateek eskatuta, murrizketei buruz solasteko  Batzar Nagusiaren ez ohiko bilkura­ egin zen ekainaren 12an eta bilera hartara UPNko zinegotzi taldea agertu ez izana «onartezina dela» salatu du Ezker Aber­tzaleak. UPN-PSN­ren gobernua «animaleko mozketak egiten ari dela» kritikatu du ohar bidez eta gaineratu du, «ho­rren ondorioak Nafa­rroako herritar eta langile guztiak jasaten ari garela». Mozketa «ikusga­rrie­nak» hezkuntza eta osasungintzan izaten ari dira eta horrekin, «neketan eraikitako ongizate es­tatu eskasa desegin nahi dute», adierazi du Ezker Abertzaleak. Aldiz, Iruñeko agintaritzako bulegoetatik UPN eta PSN­ko buruek «Nafarroako Ku­txa desegin biztar­tean kutxatik sekulako dietak jaso dituztela» kritikatu du eta «Yolanda Barcinak lan gehiago egin eta guttiago kobratu behar dela erran, eta bere soldata %33 igan duela». 

Horrekin batera azaldu du, «Abiadura Han­diko Trena egiteko ehunka milioi gastatzen ari diren biztartean, Oronozko etengabeko arretagunea kendu nahi dutela edo Lekarozko ur-har­tzea eta Amaiurko ur-depositua egiteko dirurik ez dela erran­ dutela». Ezker Aber­tzalearen irudiko, Batzar Nagusiak herritarrei eraginen dieten mozketei buruz eztabaidatzeko deitutako ez ohiko bilkurarat UPNkoak ez agertzea ikaraga­rrizko itsuskeria da, ja­rrera kakati eta koldarra bertzerik ez da». Gisa berean, Begoña Sanzbe­rro ez agertu izana «bereziki lo­tsagarritzat» jo du, «par­lamentari izanik bera eta gainera, hainbat zesantia eta gisako ko­bratzen, Udalari buruz direnak eta ez direnak erranez hanpaturik eta harro ibili bidenabar».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun