Ortziral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira Azpilkuetan lau eguneko bestak

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Azpilkuetako emakumeek sasoi ederra dutela ikus daiteke goitiko argazkian, sokatiran ari baitira. Beheitikoak zikiro jatekoak eta gazte egunekoak dira. Izasun DANBORIENA

Bestetako igandean mariatxiak izanen dira

 Sanferminekin batera, Azpilkuetak hartuko du besten lekukoa eta aurten ere lau eguneko bestak prestatu dituzte, uztailaren 6tik 9ra. 

 
ORTZILERIA, UZTAILAK 6
BEZPERA
• 19:00etan txupinazoa.
• 19:30ean frontenis txapelketako final nagusia.
• Ondotik, sari banaketa­.
• 21:00etan ezkil jotzea.
• 21:30ean Baztan Zopak.
• Ondotik, dantzaldia JOXEANJELek alaituta.
 
LAUNBETA, UZTAILAK 7
SAN FERMIN EGUNE ETA HAURREN EGUNE
• 11:00etan Meza Nagusia San Andres elizan.
• 12:00etan luntxa elkartean.
• 16:30ean mus txapelketa elkartean.
• 17:30ean haurrendako puzgarri eta sor­presak.
• 18:00etan txokolatada.
• Ondotik, dantzaldia FRANTZISKOrekin­.
• 22:00etan patata tortilla txapelketa eta he­rri afaria.
• Gauez, dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
• Goizaldera gosaria eginen da.
 
IGANDEA, UZTAILAK 8
GAZTE EGUNE
• 12:00etan plater tiroketa.
• 14:00etan gazteen bazkaria.
• 16:30ean partxis txapelketa.
• 20:30ean dantzaldia LOS TENAMPAS mariatxiekin.
 
ASTELEHENA, UZTAILAK 9
ZIKIRO EGUNE
• 08:00etan su piztea.
• 09:00etan gosaria he­rriko elkartean.
• 14:00etan zikiro jatea Bankako kantariekin.
• Arratsaldean, dantzaldia FRANTZISKOk alaituta.
• 22:00etan afaria.
• Ondotik, dantzaldia FRANTZISKOrekin.
• Goiz aldera GAIXOA NI.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun