Murrizketen kontrako eserialdia eginen da Oronozen ekainaren 30ean

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 28a

Larunbat eguerdiko 12:00etan izanen da hitzordua Oronozko mediuaren kontsulta aitzinean

«Nafarroako Gobernutik aspaldian jasotzen ari garen murrizketak direla eta, batez ere hezkuntza eta osasun arloan”, protesta moduan, Oronozko medikuaren kontsulta aitzinean ekainaren 30ean, larunbat eguerdiko 12:00etan eginen den eserialdian parte hartzera gonbidatu du Juana Hualde Zabaleta, Oronoz-Mugairiko alkateak.

«Nafarroako Gobernutik aspaldian jasotzen ari garen murrizketak direla eta, batez ere hezkuntza eta osasun arloan», protesta moduan, Oronozko medikuaren kontsulta aitzinean ekainaren 30ean, larunbat eguerdiko 12:00etan eginen den eserialdian parte hartzera gonbidatu du Juana Hualde Zabaleta, Oronoz-Mugairiko alkateak.

Baztango Udaleko alkatea eta zinegotziak, baita Baztango herrietako alkateak ere gonbidatu ditu, eta horietatik aparte etorri nahi duen edozein ere ongietorria izanen da aipatu eserialdira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun