Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 27a

Egunero giro ederraz gozatzeko aukera izanen da Erratzun. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldean Euskal Herriko segalari txapelketaren finalerdiak jokatuko dira Iñarbilen eta pala eta esku pilota partidak Etxelebert pilotalekuan

Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dira, ortzegunetik igandera. Ortzeguneko Haurren Egunarekin abiatu eta igandeko Zikiro Egunera bitarte hainbat ekitaldi izanen dira, tartean, larunbat arratsaldean Iñarbilen jokatuko den Euskal Herriko segalari txapelketaren finalerdia eta Etxelebert pilotalekuan, profesional mailako palistek eta esku pilotariekjokatuko dituzten partidak.

Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dira, ortzegunetik igandera. Ortzeguneko Haurren Egunarekin abiatu eta igandeko Zikiro Egunera bitarte hainbat ekitaldi izanen dira, tartean, larunbat arratsaldean Iñarbilen jokatuko den Euskal Herriko segalari txapelketaren finalerdia eta Etxelebert pilotalekuan, profesional mailako palistek eta esku pilotariekjokatuko dituzten partidak.

 

Ortzegunean Haurren Eguna

Ekainaren 28an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00 Argi soinuak joko dira. 11:00etan haur jokoak eta suziriak. 13:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea eginen dira. 13:30 haurren eta gurasoen bazkaria Kastonean. 15:30ean haur jokoak. 17:30ean Izpegiko Igoera III. Herri Bizikleta martxa. Ondotik, haurrendako txokolatada eta sari banaketa, Erratzuko FanfarOnak alaiturik. 20:00etan dantzaldia Frantxiskorekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 21:30ean Baztanzopak eta kantu zaharren afaria Kastonean Joxe Angelek alaiturik (txartelak Kastonean eta Albantzenean salgai). Gauerditik aitzinera, dantzaldia Frantxiskorekin.

 

San Pedro Eguna ortziralean

Ekainaren 29an, ortziralarekin, San Pedro Eguna ospatuko da. 10:00etan argi soinuak joko dira. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00 Mutildantzak dantzatu eta luntxa izanen da herriko plazan. 17:00etan herritarren arteko jinkana jokatuko da. 19:00etan bertso saioa herriko plazan, Angel Mari Peñagarikano, Julen Zelaieta, Xabi Paya eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariekin. Gai jartzaileak Iban Dufurrena eta Jon Barberena izanen dira. 21:00etan errepresaliatuen aldeko kontzentrazioa eginen da plazan. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 22:30ean su artifizialak. 23:00etan kontzertua Zubipuntan, Varlin taldearekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Dantzadi taldearekin.

 

Larunbateko gazte eta Helduen Eguna ekitaldiz gainezka

Ekainaren 30, larunbateko Gazte eta Helduen Eguna ekitaldiz gainezka dator. 10:00etan argi soinuak joko dira. 11:00etan aperitifa. 12:00etan haurrendako ikuskizuna Zurrunka antzerki taldearekin: Erraldoi bihotz gabea. 14:00etan Piki-nikia merenderoan, ondotik kalejira Iban eta Joxek alaiturik. 17:00etan Euskal Herriko segalari txapelketaren finalerdiak jokatuko dira Iñarbilen. Sarrera 10 euro kobratuko da. A multzoan: Jon Kanflanka, Garikoitz Etxeberria eta Mikel Alkorta. B multzoan: Juan Joxe Lizaso, Angel Maguregi, Jon Intxaurbe eta Jesus Mª Ormaetxea. 19:30ean pilota partidak Etxelebert jokatuko dira pilotalekuan. Pala motzean punta puntako profesionalak ariko dira: Gaubeka eta Ibargarai erratzuarra, Fusto eta Aierberen kontra. Eskuz binaka, Mikel Goñi eta Eskudero, Chafee eta Goñi III.aren kontra ariko dira. 20:00etan dantzaldia Dantzadi taldearekin. 21:00etan Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. Gauerditik aitzinera dantzaldia Dantzadi taldearekin.

 

Zikiro Eguna igandean

Uztailaren 1ean, igandeko Zikiro Egunarekin akituko dira Erratzuko San Pedro bestak. 10:00etan argi soinuak joko dira. 11:00etan pilota partidak Gorostapolon. 13:00etan zintzur bustitzea. 14:30ean zikiro jatea Frantxiskok alaiturik. 20:00etan Mariatxiak herriko plazan: Txutxin Ibañez y Los Charros. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 22:30ean dantzaldia Iparlan: Panpi Portugal. Gauerditik aitzinera dantzaldia Frantxiskorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun