Udako Zine zikloak euskarazko filmak eramanen ditu Baztango herrietara

Ttipi-Ttapa 2012ko ekainaren 29a

Lehenbiziko emanaldia uztailaren 2an, astelehen arratseko 22:00etan izanen da Anizko frontoian

Nafarroako Gobernuaren 2012ko Arte eta Kultura kanpainaren baitan, Baztango Kultura Batzordeak antolatutako udako zine zikloa uztailaren 2an abiatuko da. Ziklo honekin, Baztango herri ezberdinetan zinea euskaraz ikusteko aukera izanen da.

Honela, uztailaren 2an, astelehen arratseko 22:00etan “Chihiroren bidaia” jende ororendako filma ikusteko aukera izanen da Anizko frontoian.

Uztailaren 9an, “Ilargia berria, gainbehera saga” 12 urtetik goitikoendako filma ikusgai izanen da Elizondoko Merkatuko Plazan, 22:00etan.

Uztailaren 16an, “Hiru mosketariak” 7 urtetik goitikoendako filma eskainiko da Lekarozko frontoian, 22:00etatik aitzinera.

Uztailaren 23an, “Totoro auzokidea” jende ororendako filma ikusgai izanen da Arraiozko frontoian 22:00etan.

Abuztuaren 3an, azkenik, “Gartxot” jende ororendako filma ikusgai izanen da Amaiurko plazan 22:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun