«Iduri du lanean aritzeagatik gaizki pasatu behar dutela, eta ez da hala»

Gurutze PIKABEA 2012ko ekainaren 26a

Maite, Lorea, Lurdes eta Elisak osatzen dute sukalde-jantoki komisioa. TTIPI TTAPA

Komisio edo batzordeetan banatuta dauden 20-25 lagunek antolatzen dute urtero Baztandarren Biltzarra. Urtarrilean hasten dira prestatzen. Aurten uztailaren 21ean eta 22an, bi egunez, eginen den besta haundi honek, ordea, lan aunitz du gibeletik egiteko eta ­Baztan­da­rren Biltzarra Elkartetik kanpoko herritarren laguntza eta partehartzea ere ezinbertzekoak dira. Sukalde-jantoki ­ko­mi­sioan, adibidez, zerbitzatzeko gazteak behar dituzte Baztandarren Biltzarra egunerako, ia 1.600 laguni ­bazkaria emateko 120 lagun.

 

Nola antolatzen duzue ia 1.600 lagunendako bazkaria?

Aitzinetik eskaerak egiten ditugu eta lanik gehiena aitzineko astean izaten da. Azken finean, ia 1.600 bazkaltiar dira eta dena ahalik eta erosoen izateko moduan antolatu­ behar da. Hamasei laguneko mahaiak izaten dira eta hortaz, dena hama­seinaka sail­katzen dugu: platerak, tenedoreak, basoak... Eta hori dena lehe­nik garbitu­ egin behar dugu. Ortziralarekin, piperra­da pres­ta­­tze­ko produktuak xe­ha­tu behar ditugu­, biharamu­nean­ pi­pe­rrada egiteko dena prest utziz. Zerbitza­ri bilketa ere egin behar du­gu, eta kuadrilla, distan­tzia eta adinaren arabera, mahai ba­tean edo ber­tzean antolatu. Igandean mahaiak para­tzeko ere laguntza behar izaten dugu.

Zerbitzariak biltzea izaten da zuendako lanik zai­lene­ta­ko bat, ezta?

Erabiltzen dugun sistemaren arabera, 120 lagun beharko genituzke dena ongi ateratzeko, 96 mahai dira eta mahai bakoitzeko zerbitzari bat eta lau mahaiaka arduradun edo mahaiburu bat. Baina 75 inguru izaten dira. Duela urte batzuk zerbi­tzarien adina arras altua zen eta sistema hori paratu zen martxan. Orain zerbitzariak gero eta gutiago dira eta jende kopu­ru berdinari ematen zaio jatera. Gainera, zerbitza­riak arras gaztetxoak dira, 13-15 urtekoak. 12 urterekin gurasoek haurrak ikusten dituzte eta ez dire­la zerbitzatzeko gai pen­tsatzen dute, eta 16 urte­rekin beraien burua haundi ikusten dute eta herrita­rrekin bazkaltzera joan nahi dute. Zerbitzari guti­ izanda, daudenei lan ge­hiago egitea toka­tzen zaie, bortz lagunen lana bik eginez. Horrela, lehenago erre­tzen dira eta ez dira ge­hia­go etortzen. Arazoa beharrezko zer­bi­tza­riak apuntatuta solu­zionatuko litzateke. Denendako lana errezagoa izanen litzateke eta aise gehiago gozatuko ge­nu­ke. Iduri du lanean aritzea­gatik gaizki pasatu behar dute­la, eta ez da horrela­, arras ongi pasa­tzen da.

Gazteak zerbitzatzera animatzeko saiakerak egin dituzue...

Bai. Gan den urtean herr­i bakoitzeko arduradun bat hartu genuen bere herriko gazteak anima­tzeko. Baten bat lortu genuen baina... Baztanda­rren Bil­tzarrean denok izaten dugu lana: Guraso Elkartekoek mahaiak para­tzen­ dituzte, os­ta­tuan herri guz­­tiek kolaboratzen dute eta gazteen lana zerbi­tza­tzea da. Zerbitzearen truke bazkaria eta sari bat ere ematen zaizkie.

Zer erranen zeniekete gazteei?

Bederen probatzeko, eta probatzen badute seguru errepikatuko dutela, ongi pasatzen delakoz. Es­perientzia polita da eta denen artean egin beharreko gauza. Eta norbaitek mahai jakin bat zerbi­tzatu nahi badu ez du horretarako arazorik izanen. Hurbil daitezela Baztan­da­­rren Biltzarreko astean­ el­kartera, txartelak sal­du­ko diren egunean izan ezik, arratsaldero elkartean egonen garelakoz. Horrez gain, herrietako ar­duradunei apuntatzeko zerrendak banatuko diz­kiegu eta Elizondon igerilekuan, Kilikin, Mabe­len eta Fantxi­ken zerrendak utzi ditugu. E-pos­taz ere apunta daiteke baz­tandarrenbiltzarra@­­hotmail.com-era idatzita­. Bertze mezu bat ere bida­li­ nahi diegu bazkaltiar guz­­tiei, bazkaldu ondotik­ ma­haiak biltzeko es­ka­tuz. Azken hiru urteotan, guk bakarrik bildu ditugu­ mahaiak eta guretako 96 mahai dira, bai­na 16 lagu­nendako ma­hai bakarra.

Zerbait gaineratuko zenukete?

Anto­la­kuntza denei irekia dagoela, eta edozein komisiotan lagundu nahi duena­ elkar­tera ager dadila ai­tzi­ne­ko astean. Kontua ez baita ba­tzuk besta egiteko bertzeek lan egitea. Denek dena eginez ahalik eta hobekien besta egitea baizik.

 

GAZTEEI DEIA

«Bederen probatzeko erranen genieke gazteei. Esperientzia polita da eta denen ar­tean egin beharrekoa. Hur­bil daitezela Baz­tan­da­rren Bil­tza­rreko as­tean elkartera, txartelak salduko diren egunean izan ezik, arra­tsaldero el­kartean egonen ga­re­lakoz. Ho­rrez gain, he­rrie­ta­ko arduradunei apunta­tzeko ze­rrendak ba­na­tuko dizkiegu eta Eli­zon­don ere ze­rren­dak­ utzi ditugu. E-postaz ere apunta daiteke: baztandarrenbiltzarra @hotmail.com».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun