Ehundaka lagun agertu ziren hezkuntzako murrizketen kontra ekainaren 23an Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 25a

Elizondoko karriketan barna ibili zen hezkuntzako murrizketak salatzeko manifestazioa. Alicia del Castillo

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateak deituta, 140 atxikimendu baino gehiago bildu ditu

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateko eragileek deituta manifestazioa egin zen ekainaren 23an, larunbat eguerdian Elizondoko plazatik abiatuta “Etorkizunaren alde, neurri murriztatzailerik ez!!” goiburupean. 500 bat lagun bildu ziren.

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateko eragileek deituta manifestazioa egin zen ekainaren 23an, larunbat eguerdian Elizondoko plazatik abiatuta “Etorkizunaren alde, neurri murriztatzailerik ez!!” goiburupean. 500 bat lagun bildu ziren.

Gure inguruko gizarte eragile ezberdinen 140 atxikimendu baino gehiago jaso zuen mobilizazio honek. Manifestazioaren ondotik irakurritako adierazpenean aipatu zutenez, Espainiako Gobernuak funtzio publikoaren inguruan hartu berri dituen neurrien aurrean bere desadostasuna adierazi nahi du hezkuntza komunitateak, «Kalitatezko zerbitzu publikoak ez dira bermatuko klaseko ratioak haundituz, osasun etxe txikietako zerbitzuak arriskuan jarriz ezta bestelako neurri kaltegarriak aplikatuta ere». Orain arte Nafarroan etorkizunaren zutabe izan diren eta gizarte ongizatearen berme diren zerbitzu publikoak mantentzea ere aldarrikatzen dute eta horregatik eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, «Nafarroak dituen eskumenetan oinarriturik, ez ditzala indarrean jarri gobernu zentraletik hartutako erabakiak». Adierazpena akitzeko, «gure etorkizuna eta gizartearen ongizatea jokoan daudelako kalitatezko zerbitzu publikoak zaindu behar ditugu» erran zuten hezkuntza komunitateko eledunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun