Arizkungo San Juan bestak ekainaren 22tik 25era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 21a

Asteleheneko zikiro jatean giro ederra izanen da. Utzitako argazkia

Ortziral eguerdiko txupinazo eta txopo goratzearekin hasi eta asteleheneko zikiro egunarekin akituko dira

Ekainaren 22an, ortziral eguerdiko 12:00etan eginen diren diana, txupinazoa eta gazteen luntxarekin abiatuko dira Arizkungo San Juan bestak. Beranduxeago, 13:00etan txopo goratzea eginen da eta 14:00etan bazkaria frontonean. 17:00etan Jinkana eta kantaldia izanen da Garazirekin. 19:00etan dantzaldia Trikiteens taldearekin. 21:30ean Baztanzopak. 23:30ean kontzertuak. 02:00etan berriz ere dantzaldia Trikiteens taldearekin eta lehen besta eguna behar bezala eakitzeko, 05:00etan ziztor jatea.

San Juan bezpera eta Haurren Eguna larunbatean

Ekainaren 23an, larunbatean, San Juan bezperarekin batera, Haurren Eguna ere ospatuko dute Arizkunen.

10:00etan dianak joko dituzte. 10:30ean haurrendako joku eta puzgarriak. 13:30ean haurren bazkaria. 14:30ean eskulanak izanen dira Amaia Zinkunegirekin eta haurrendako jinkana. 16:30ean Gorritiren ikuskizuna. 18:30ean txokolatada. 19:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin. Ilunabarrean San Juan suak eta ezkil jotzea eginen dira. Ondotik antzerkia eta gero bokadilloak salgai izanen dira. 00:30ean dantzaldia Trikidantz taldearekin eta dantza ondotik indarrak berreskuratzeko, 05:00etan zingar jatea.

San Juan Eguna ekainaren 24an

Ekainaren 24a, igandea, San Juan egun handia izanen da. 10:00etan dianak joko dituzte. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Mutildantzak, haurren dantzak eta herriko luntxa. 18:00etan kantaldia Aire Ahizpekin. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Holako taldearekin. 20:00etan Mutildantzak eta gaita. Gauerditik aitzinera dantzaldia Holako taldearekin eta 05:00etan gasna jatea.

Astelehenean Zikiro Eguna

Ekainaren 25ean, astelehenean, Zikiro Eguna izanen dute Arizkunen. 10:00etan dianak joko dituzte. 12:00etan mus iñezture txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro-jatea eginen da. Ondotik herri poteoa Eghoak txarangarekin. 19:00etan dantzaldia Joxe Angelekin. 22:00etan Mutildantzak eta gaita. Gauerdian, Gaixoa Ni eta txopo botatzea eginen dira, baina horren ondotik, gogoak dutenendako eta ez dutenendako bestak segituko duela gogorarazi dute Arizkunetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun