Baztango Udalak ez du Irurita-Elizondo saihesbidearen inaugurazio ekitaldian parte hartu

Ttipi-Ttapa 2012ko ekainaren 15a

Oraindik lanak akitu gabe inaugurazioa egitea salatu nahi izan duten herritarrei oldartu zaie Foruzaingoa. arranbela.blogspot.com

Elizondorako sarbidean zubia egitea eskatzen zutenei eta udal ordezkari bati oldartu zaio Foruzaingoa

Ekainaren 15ean, ortziral goizean inauguratu dute N-121B errepidean, Arraioz eta Elbete lotzen dituen saihesbidea. Ekitaldi gorabeheratsua izan da. Alde batetik, Nafarroako Gobernuan sortu den egoera dela eta, kontseilaria eta zuzendaria etorri beharrean Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria, Estela Moso izan da Gobernuko ordezkaria. “Errespetu falta nabarmena izan arren” Baztango Udalak ekitaldira joatea erabaki du, baina ekitaldia hasi baino lehen jakin dute herritar talde bateri ukatu zaiola ekitaldia burutu behar zen tokira pasatzea. Herritar talde honen asmoa ekitaldian partehartzea zen eta Elizondoko zubia lehenbailehen egitea eskatzea. Udal ordezkariek Foruzaingoaren arduradunekin hitz egin dute herritarren partehartzea eta adierazpen askatasuna bermatu zezaten eskatzeko, baina momentu horretan Foruzaingoak, jarrera oldarkorrean herritarren partehartzea galerazi eta Baztango herritarren ordezkari bat erasotu dute. Honen ondorioz, Baztango Udalak erabaki du egoera salatzea eta ekitaldian ez parte hartzea.

«Herritarren ordezkariak bezala ezin dugu onartu herritarren partehartzea eta adierazpen askatasuna galerazten duten ekitaldien parte izatea. Guztiz salagarria da Baztanen egindako ekitaldi batera, polizia bertako ordezkariak erasotu eta herritarren partehartzea ukatzeko erabiltzea», aipatu du Garbiñe Elizegi Baztango alkateak prentsa oharrean, udal gobernuaren izenean.

Hala ere, hurbildutako guztiei inaugurazioko ekitaldian ez partehartzeko arrazoiak eman zaizkie eta eskerrak eman zaie saihesbide honen lanetan aritu diren guztiei (Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamenduari, Teknikariei, Batzordean parte hartu duten herrietako alkateei, eta enpresako langileei). Baztango Udalaren borondatea elkarlanean aritzea izan da orain arte eta izango da etorkizunean ere saihesbide honek dituen gabezi guztiak konpondu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun