Artea karrikara aterako dute Baztango artistek ekainaren 17an

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 15a

Inguruko margolariak Elizondoko karriketan elkartuko dira goiz-arratsaldez

Artea karrikara ateratzeko asmoz, egun berezia antolatu dute Baztango artista profesional eta afizionatuek Urtxintxa aisialdiko heziketaren eskolarekin elkarlanean igande honetarako.

Artea karrikara ateratzeko asmoz, egun berezia antolatu dute Baztango artista profesional eta afizionatuek Urtxintxa aisialdiko heziketaren eskolarekin elkarlanean igande honetarako.

Ekainaren 17an, igande goizeko 11:00etatik 20:00etara Baztan eta inguruetako margolari boluntarioak Elizondoko karriketan elkartuko dira, beraien asto (caballete), mihise, margo eta bata soinean. Egin dituzten margolan batzuk erakutsiko dituzte eta egun berean ere margotzen ariko dira. Elizondoko Pedro Axular edo Braulio Iriarte karriketan egonen dira artistak, eta eguraldi txarrarekin Jaime Urrutiako estalpeetan.

Ekimena haur, gazte, heldu edo adinekoei zuzendua dago. Haurrek begiraleekin parte hartu beharko dute eta gainerakoek artistekin zuzenean egoteko aukera izanen dute.

Norbait interesatua egonez gero, ananda 65@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo 696 282890 ala 948 581481era dei dezake. Parte hartu nahi duenak aitzinetik abisatzea nahi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun